Uztaila eta abuztu bitartean odola emateko kanpaina berria garatuko dute Laudion. Honetan egingo dituzten zazpi hitzorduei esker, Laudiok 1982an hasi zuen bideari jarraitasuna emango dio.
Iaz 677 emaile elkartu zituen Laudiok egindako kanpainen bitartez. Horri esker, gaur egun parte hartzaile gehien dituen EAEko bigarren herria da. Eskualdean ere odol emaile ugari dago, Amurrion 546 egon ohi dira, Artziniegan 100 eta Luiaondon 84.
Deialdiak:
Uztailak 7, osteguna. Autobusa Aldai 9:45etik 13:15era.
Uztailak 11, astelehena. Autobusa Aretan 16:45etik 20:15era.
Uztailak 12, asteartea. Autobusa Ugarten 16:45etik 20:25era.
Uztailak 18, astelehena. Latiorroko Gaztela eta Leongo zentroan 16:30etik 20:00etara.
Uztailak 19, asteartea. Ardantzazar kaleko gizarte zentroan 16:30etik 20:00etara.
Uztailak 26, asteartea. Ardantzazar kaleko gizarte zentroan 16:30etik 20:00etara.
Abuztuak 26, ostirala. Autobusa Aldai plazan 9:45etik 13:15era.