Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak bigarren postua lortu zuten pasa den asteburuan San Migelen jokatutako Rallysprintean. BMW M3 kotxearen gidaria eta kopilotua garailearetik segundo bakarrera geratu ziren, egun salikapenean hirugarrenak diren Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onaindiarengandik, hain zuzen.
Larunbatean jokatu zen San Migeleko Rallysprinta, arratsaldeko 16:00etan. Gidariek 3 txandatan bete behar izan zuten 10,55 kilometroko ibilbidea, sailkapena txanda guztien denboren batuketaren araberakoa da.
Aingeru eta Alaitzek bigarren txandako denborarik onena lortu zuten eta lehen eta hirugarren txandetan bigarren denborarik onena. Azkenean, garaipena lortzeko segundo bakarrera geratu zen bikotea, baina gidarien sailkapen orokorrean bigarren dagoen Iban Tarsiciori bost puntu gehiago ateratzea lortu zuen Aingeruk, guztira 16 puntuko aldea dute.