Zinema programekin lotutako kontratazio berria jarri du Laudioko Udalak martxan. 183.900 eurokoa izango da kontratazio berri hori, 223.000 eurokoa BEZa barne. Laudion orain dauden hiru zinema programa hartuko ditu bere baitan: Laudio Top Zinema, Emakumea eta Zinema eta Zinema Euskaraz.
Laudio Top Zinema, Lanbide Heziketa Ikastetxean maiatza arte astebururo eskaini izan dena da. Urritik aurrera berriro abiatuko da. Urtean 44 filma inguru eskaintzen dira. Aurten, eta aurrerantzean ere, Udako Zinemarekin osatuko da programa hau. Uda honetan 4 filma eskainiko dituzte Aldai Plazan: "Requisitos para ser una persona normal", "Yo, él y Raquel", "Hipócrates" eta "Brooklyn".
Emakumea eta Zinema programak genero berdintasuna sustatzea du helburu, 8 filma eskaintzen dira urtero programa honen bidez: 5 aste barruan eta 3 asteburutan.
Zinema Euskaraz ekimenaren baitan, berriz, umeentzako filmak programatzen dira: 10 filma urtero, hauek igandeetan eskaini ohi dira.
Estreinaldiak eta irizpide pedagogikoa
Onartutako mozioan jasotzen denez, otsailetik ekaina arte estreinaldiak eskainiko dira bereziki (sei hilabete baino gutxiago dituzten filmak dira estreinalditzat hartzen direnak) eta hiru zinema programa batuko direnez, irizpide pedagokikoa ere sustatuko da filmak eskaintzeko orduan.