Herriaren Pilota elkarteko pilotariek denboraldi oparoa izan dute hainbat txapelketa irabazita

2015-2016 denboraldia oso ona izan da Herriaren Pilota elkartearentzat. Aretako taldeko pilotariek hainbat txapelketa irabazi dute eta beste zenbaitetan emaitza bikainak lortu dituzte, hainbat finalerdi jokatuta.

Euskadiko txapelketan garaipenak lortu dituzte

Txapel eta txapeldunordetza ugari lortu dute pilotariek. Arabako eskolarteko txapelketan, eskuz binakakoan, garaipena lortu dute benjamin mailako A1 eta A2 bikoteek, kimu mailako A1 eta A2 bikoteek eta kadete mailako bikoteak.

2015-2016 denboraldia oso ona izan da Herriaren Pilota elkartearentzat. Aretako taldeko pilotariek hainbat txapelketa irabazi dituzte eta beste zenbaitetan emaitza bikainak lortu dituzte, hainbat finalerdi jokatuz.

Araba eta Euskadiko txapelketa ezberdinetan garaipenak lortu dituzte

Txapelketa eta txapeldunordetza ugari lortu dituzte pilotariek. Arabako eskolarteko txapelketan, eskuz binakakoan, garaipena lortu dute benjamín mailako A1 eta A2 bikoteek, kimu mailako A1 eta A2 bikoteek eta kadete mailako bikoteak. Palan azpitxapeldunak izan dira haur-kategorian eta haur-kategoriako 4 terdiko eskuz banakako txapelketa ere aretarrek lortu dute.

Arabako federatu mailan, kadeteek emaitza onak lortu dituzte, eskuz banakako txapelketa irabaziz eta eskuz binakakoan azpitxapeldunak izanik. Trinkete kategorian, eskuz binakako txapelketa irabazi dute eta eskuz banakakoan txapeldun eta azpitxapeldunak izan dira.

Euskal Herriko txapelketa ezberdinetan izan dira, El Corte Ingles txapelketan binakako palan txapeldunordetza lortuz eta Euskal Herriko Kluben arteko trinquete lehiaketan garaipena lortuz haur-kategoriako eskuz banakakoan.

Zizurgo txapelketan, Arabiz txapelketan eta Malerrekako txapelketan ere emaitza bikainak lortu dituzte kadete eta kimu mailatan.

Arabako Eskolarteko Jokuetan eskuz binakako txapelketa lortu zuen haur-kategoriako bikoteak eta kimu mailako bikotea azpitxapeldun geratu zen.

Azkenik, Arabako Herriarteko txapelketan Aretako klubak ez zuen herri gisa jokatu baina elkarteko kadete mailako hiru pilotarik beste herri batzuetan jokatu zuten, guzti hauek finalerdietarako sailkatuz. Haietako bat, Iker Yuste, Zigoitiako taldean jokatu zuen eta Agurainen jokatutako finalean garaipena lortu zuen Amurrioko taldea kanporatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide