Street Bikers Laudio taldeak haren 5. topaketak antolatu ditu asteburu honetan. Ostiralean arratsaldeko 6retan emango zaio hasiera eta iganderarte hamaika ekintza prestatu ditu motor taldeak.
Aldai plaza izango da topaketen erdigunea baina Laudioko beste leku batzuetan ere motorretaza gozatzeko aukera egongo da. Aipatzekoak dira larunbatean Latiorroko aparkalekuan egingo diren Stuntmanaren paseak.
Ostirala, jaiaren hasiera eta musika nagusi
Arratsaldeko 6tan emango zaio hasiera topaketei, txosnaren irekierarekin batera. Ondoren 8tan pintxopotea egongo da eta horren ostean diskofestak eta kontzertuek girotuko dute gaua.
Larunbatean nabarmentzekoak, eskualdetik ibilbidea eta StuntManaren paseak
Larunbat goizean motor kontzentrazioaren lehen ibilbidea egingo dute eskualdetik. Horretarako 9tan irekiko dute izen-ematea eta 11:30tan Laudiotik aterako dira.
Ondoren bazkaria izango dute institutuan eta arratsaldeko 17:30tan Dani de los Rios StuntManaren lehen pasea izango da Latiorroko aparkalekuan. Ondoren pintxopotea izango dute eta 9tan afaltzeko aukera egongo da.
Gauean 22:30tan Dani de los Riosek bigarren pasea egingo du Latiorron eta ondoren musika izango da nagusi Aldai plazako karpan, bi DJren eskutik.
Igandean azken ibilibidea eta kontzentrazioaren amaiera
Igandeko egitaraua goizeko 10tan hasiko da, topaketen bigarren ibilbidean parte hartzeko izen-ematearekin. 11:30tan aterako dira Laudiotik eta eskualdetik bira eman ondoren, eguerdiko 13:00tan Laudioko 5. topaketei amaiera emango zaio.