2016ko euskara, kultura eta kirol diru-laguntzak %15ean igo ditu udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2016ko eka. 29a, 12:26

Euskarazko errotulazioa sustatzeko zein kirol, kultura eta jai ekintzetarako diru-laguntzen oinarriak onartu dituzte Udal Gobernu Batzordean.

Kultura, kirola eta jaiak, %15eko igoera

Kultura, kirol eta jai ekintzak laguntzeko diru sailak zehaztu dituzte. %15eko hazkuntza orokorra eman da diru-laguntzetan, oraindik indarrean ez dauden 2016ko aurrekontuetan.

Euskarazko errotulazioa sustatzeko zein kirol, kultura eta jai ekintzetarako diru-laguntzen oinarriak onartu dituzte Gobernu Batzordean.

2013tik aurrera, kaleetan euskararen presentzia areagotzeko asmoz saltokien errotulazioa euskaraz idatzita egoteko diru-laguntza eskaintzen du Laudioko Udalak. 2016an 2000 euroko partida bideratuko dute horretara.

Enpresa bakoitzari, gehienez, 350 euro emango zaizkio. Euskara hutsez idatzitako errotulazioaren balioaren %70 diruz lagunduko da. Euskaraz zein gaztelaniaz idatzitakoari dagokionez, aldiz, %35.

2016ko urriaren 28a bitarte aipatu diru-laguntzak eskatzeko aukera egongo da.

 

Kultura, kirola eta jaiak

Euskarazko errotulazioaz gain, kultura, kirol eta jai ekintzak laguntzeko partidak ere onartu dituzte. %15eko hazkuntza orokorra eman da diru-laguntzetan, oraindik indarrean ez dauden 2016ko aurrekontuetan.

Kulturara 63.530 euro bideratuko dira, hiru lotetan banatzen direnak. Lehena, zentruetarako, 14.030 eurokoa izango da. Bigarrena, beste agente batzuek antolatutako ekintza kulturalak laguntzeko, 34.500 eurokoa. Hirugarrena, berria dena, Laudioko elkarte kulturalen bidaiak laguntzeko, 15.000 eurokoa. Bidaiak 100 kilometrotik gorakoak izan behar dira eta partida 2015ean egindakoentzat zein 2016an egingo direnentzat bideratuta dago.

Kirolei dagokionez, partida 72.960 eurokoa izango da, sei lotetan zatituta. Lehena, 47.840 eurokoa, federatutako kirolari zuzendua dago. Bigarrena, irakaskuntza zentroetara bideratuta, 3.450 eurokoa izango da. Hirugarrena, disfuntzionalitatea duten pertsonekin lan egiten duten klub zein elkarteei laguntza emateko, 920 eurokoa. Laugarrena, ekintza kultural puntualak laguntzeko, 3.450 eurokoa. Bosgarrena, 100 kilometrotik gorako bidaiak egiten dituzten kirol klubak laguntzeko, 15.000 eurokoa. Eta seigarrena, kirolari indibidualen bidaiak laguntzeko, 2.300 eurokoa.

Azkenik, jaietara 81.515 euroko partida bideratuko da. Auzoetako jaiek, denek, 6900 euroko diru-laguntza jasotzen dute, Gardeak izan ezik, Laudioko Udaletik antolatzen baitira bertako jaiak. Partida nagusia 33.445 eurokoa da, San Roke jaiak laguntzeko. Santa Luziako erromeriara, berriz, 5.175 euro bideratu dira, eta danborrada txikiarentzat 1.495 euro.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide