Geraxane Ussia laudioarrak Amsterdanen izango diren Europako atletismo txapelketan parte hartuko du Espainiako selekzioarekin. Geraxanek 4x400 metroko lehiaketan hartuko du parte beste hiru kiderekin, uztailaren 6tik 10era luzatuko den txapelketan.
Errelebotako 4x400 metroko proba bi egunetan banatuko da. Alde batetik, uztailaren 9an kanporaketa jokatuko da Amsterdango olinpiar estadioan arratsaldeko 20:00etan. Hurrengo egunean, txapelketaren azken egunean, finala jokatuko da 17:35ean.
Sasoi onean helduko da laudioarra Amsterdanera
Iberoamerkiar txapelketan zilarrezko domina lortu ostean, Europako txapelketan ere domina lortzen saiatuko da. Prestaketa lasaia ari da egiten ahalik eta hoberen heltzeko, baina nahiz eta bere burua ondo ikusi, bere hiru kideek egingo dutena ere garrantzizkoa izango da dominaren lortzerako orduan.