Gaur agurtzen ari dira Benasquen hildako mendizalea

Erredakzioa 2016ko eka. 28a, 16:19

Familia eta gertukoak agurtzen ari dira gaur Laudioko beilatokian -ekitaldi publikorik ez dute egingo- Miguel Angel Cisneros , Benasquen zendutako mendizalea.

52 urteko gizonak istripua izan zuen Piriniotan igandean, Sacs-eko via ferrata eskalatzen ari zela. 150 metro inguruko erorketa izan zuen eta kolpearen ondorioz hil zen.

Guardia Zibilak berreskuratu zuen gorpua eta helikopteroa erabili zuen horretarako, besteak beste.

 

 

Familia eta gertukoak agurtzen ari dira gaur Laudioko beilatokian -ekitaldi publikorik ez baitute egingo- Miguel Angel Cisneros, Benasquen zendutako mendizalea.
52 urteko gizonak istripua izan zuen Piriniotan igandean, Sacs-eko via ferrata eskalatzen ari zela. 150 metro inguruko erorketa izan zuen eta kolpearen ondorioz hil zen.
Guardia Zibilak berreskuratu zuen gorpua eta helikopteroa erabili zuen horretarako, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide