Aurreko larunbatean Euskadiko lehen Roller txapelketa jokatu zen Leioako skateparkean eta bertan Nerea Solaun laudioarrak garaipena eskuratu zuen. Euskadiko txapelketaz gain, Espainiako rollerblading ligarako ere puntuagarria zen proba eta beraz emakumezkoen kategorian Nereak lidergoa eskuratu zuen.
Egun osoko lehiaketa izan zen Bilboko Bladers Klubak antolatutakoa, bertan gazteek, amateurrek, emakumezkoek, pro kategoriakoek eta old scholl kategoriakoek parte hartzen zutelarik.
Espainiako Rollerblading ligarako puntugarria izanik, toki ezberdinetako rollerrak bertaratu ziren Leioara, batez ere Bartzelona eta Madriletik. Emakumezkoen txapelketan lau neska eman zuten izen-ematea baina batek kale egin eta azkenean hiruk hartu zuten leihaketan parte.
Azkenean Nerea Solaunek garaipena eskuratu zuen Valeria Mignolo madrildarra eta Mila Goncalvesen bizkaitarraren aurretik.