Omnia alderdiak proposamena egingo du arautzeko udaleko taldeen harremanak. Alderdi independenteak adierazi du irain pertsonalak arrunt bilakatu direla bertan, udal gobernu taldearen aldetik.
Horretarako, Omniak eskatuko du barne mailan erabiltzen duen kode etikoa udaleko jardueran ezarri dezaten.
Independenteek ziurtatu dute eurek ez dutela inoiz inor iraindu eta bere adierazpen euskarrietan agerikoa dela hori.
Moziorik ez, momentuz
Helburua betetzeko bidea guztiz ez badute zehaztu ere, erantsi dute mozioa ez dutela aurkeztuko, momentuz. Lehenik eta behin, esparru publikoan zabaldu nahi dute eztabaida horren beharra.
Bide batez, Omniak azaldu du aurretik alkatearekin bilerak izan dituela horren harira eta emaitzarik ez duela lortu.