Ekainaren 27an, astelehenean, udalbatza egingo dute Laudion 18:00etan. Besteak beste, Galder Barbado gaztearen atxiloketari buruz arituko dira, EH Bilduk mozioa aurkeztuko baitu.
Koalizioak salatuko du Amurrioko gaztearen aurkako errepresioa, eta ez bakarrik maiatzaren bukaeran gertatutako atxiloketari lotuta. Izan ere, aurretik pairatutako jazarpena ere nabarmendu nahi dute.
Zehazki, hurrengo puntuak proposatuko ditu EH Bilduk:
1. Laudioko Udalak Amurrioko bizilaguna den Galder Barbado Bonillaren aurka, desadostasun politikoa eta adierazpen askatasuna diren eskubide legitimoak gauzatzeagatik, hasi daiteken edozein kausaren artxibatzea exijitzen du.
2. Laudioko Udalak Estatu Espainolari adierazpen askatasuna errespetatu eta gazte euskaldunak kriminalizatzeko ahaleginak egiteari utz dezan exijitzen dio.
3. Laudioko Udalak modu honetako jokabideek gure herrialdeak bizi duen egungo testuinguru politikoan oztopo bat suposatzen dutela uste du, baita bakearen eraikuntza prozesua sendotu eta elkarbizitza demokratikoaren esperantza hedatuan.
4. Laudioko Udalak Laudioko herritarrei eta euskal gizarteari, lanean jarraitu eta herritar guztien eskubideak defendatzeko eskatzen die, are gehiago testuinguru politiko honetan, zeinetan guztiok lan egin behar dugun bakea eraiki eta sendotzeko.
5. Zentzu horretan operazio hau salatzeko deitzen diren deialdi guztietan partehartzera deitzen dugu eta gure elkartasuna agertu amurrioko bizilaguna den Galder Barbado Bonillarekin.