Laudioko herria Somoto (Nikaragua) herriarekin eta Bukraa (Sahara Occidental) herriarekin senidetuta dago. Elkartasunaren printzipioetan oinarritura eta lankidetza eskaintzeko borondatetik Laudioko ordezkaritza organoek senidetutako herriekin etenik ez duen lotura iraunkorra du; helburu nagusia da elkarren artean hobe ulertzea elkar, elkartasun eta senide baten parte izatearen sentimendu bizia garatzeko.
Laudioko Udaletxeak Somotoko Udalbatzarekin Lankidetza-Hitzarmen bat mantentzen du. “Kooperazio Urtebeteko Plana” deitutakoa garapenean funtsatzen da, eta laguntza ekonomikoen ematea erregulatzen du, Somotako herriaren garapen eutsia bultzatzeko dira, Garapenerako Lankidetzako ekintzetarako laguntzaren bidez.
Pasa den astean Udalerriko Gobernu batzarrean 2016ko kooperazio plana onartu egin zen. Aurten, iaz Nikaraguan martxan jarritako proiektuaren bigarren faseari ekingo diote.
Orain del 16 urte berreskutaru zituen Laudiok harramenak Nikataraguako herri honekin eta orain arte dozena-erdi proiektu inguru egin dira bertan Laudioko Kooperazio laguntzari esker.
Iaz onartutako proiektuaren bigarren fase honetan bertatako baserrietako ekoizle txiki eta ertainei zuzenduta dago eta basoetatik egurraren bidez lortzen duten energía modu jasangarriago batean ustiatzean datza. Somoto herrian kokatzen diren tortilla dendetako labeetan egurra aurrezteko labe tradizionalak berriengatik, ordezkatuko dira, azken hauek askoz jasangarriagoak direlarik eta egur kontsumoa askoz baxuagoa da energía berdina lortzeko.
Labe hauen berritzeak, egurra lortzeko orduan, basoen ustiapena murriztuko du, bertako baso errekurtsoen jasangarritasuna ahalbideratuz, Somoto udalerrian bizitza eta ingurumen baldintzen kalitatea hobetzeko. 2011n hasi ziren horrelako hobekuntzak eginez eta jadanik basoetako egur kontsumoaren %10 aurreztu egin da eta etorkizunean %50-60 aurreztea espero da.
Oraingoan Laudioko Kooperazio plan berri honetan udalak 12.000 euroko ekarpena egingo du, guztira 20.400 euroko kostea duen proiektu hau egiteko.
Nikaraguan kokatutako Somoton, 2000 biztanle inguru biztanle bizi dira.