Goikoetxe baserriaren jabeei lanak hasteko agindua helarazi die Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2016ko eka. 19a, 23:08

Aretako Goikoetxe baserria kultur-ondare izendatua izan zen eta monumentu kategoria du. XVII mende bukaeran edo XVIII mende hasierakoa den baserri hau jabego pribatukoa da eta oso egoera txarrean dago gaur egun.

Ekainaren 4an Udaltzaingoak txostena egin zuen baserriaren fatxadaren zati bat askatu zela jasotzeko. Udalaren arkitektoek ikuskapen bisita egin zuten eta baserriaren inguruan balizak jarri zituzten kalteak ekiditeko.

Aretako Goikoetxe baserria kultur-ondare izendatua izan zen eta monumentu kategoria du. XVII mende bukaeran edo XVIII mende hasierakoa den baserri hau jabego pribatukoa da eta oso egoera txarrean dago gaur egun.

Ekainaren 4an Udaltzaingoak txostena egin zuen baserriaren fatxadaren zati bat askatu zela jasotzeko. Udalaren arkitektoek ikuskapen bisita egin zuten eta baserriaren inguruan balizak jarri zituzten kalteak ekiditeko.

Aste bat beranduago ikuskapen bisita berria egin zen. Bigarren bisita hau Arabako Foru Aldundiaren Ondare Historiko eta Arkitektoniko Zerbitzuaren bi arkitektorekin batera egin zuen Udalak. Goikoetxe baserriak egonkortasun bermerik ez duela ondorioztatu zen, bere egoera txarra dela eta fatxadako zati gehiago askatzeko eta errepidera jausteko arriskua dagoela.

Gauzak horrela, gauzatze agindu bat bidali die Udalak baserriaren jabeei,  segurtasun arrazoiengatik eta kultur ondarea babesteko helburuarekin hainbat  neurri hartzeko aginduz. Izan ere, monumentu izendatutako ondare baten jabe direnak monumentua babestu eta zaintzera behartuta daude legez.

Bi mailako neurriak agindu ditu Udalak

Udalak bidalitako aginduan bi mailako neurriak zehazten dira.

Alde batetik jabeek eraikuntzaren finkatze osoa egin beharko dute, goi mailako tekniko batek proiektua egin beharko du horretarako. Teknikoak erabaki beharko du lanen norainokoa, egoeraren diagnostiko zehatza egin eta gero. Proiektu hori osatzeko hilabete bateko epea zehazten da. 

Beste aldetik, hainbat premiazko lan zehazten dira segurtasuna bermatzeko: fatxada nagusia eta teilatu hegalak mugarritu beharko dituzte jabeek eta sortu den zuloa estali beharko dute ur gehiago sar ez dadin. Lan hauei ekiteko epea aste batekoa da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide