"Kulturartekotasuna abantaila eta aberastasuna da gure seme-alaben hezkuntzan, eta ez estigma"

Erredakzioa 2016ko eka. 17a, 07:30

ROCIO SERRANO (Laudio) eta MAITE RODRIGUEZ (Laudio) Lamuzako Guraso Elkarteko kideak dira. Larunbatean murala margotuko dute ikastetxean, ate irekiko jardunaldia egiten duten bitartean. Ikasturte osoan egin dituzten ekimenak eta helburuak azaldu dituzte.

Larunbatean ikastetxeko horma margotuko duzue, nolakoa izan da sorkuntza prozesua eta nola gauzatuko duzue?

Berez, hasi dugu dagoeneko. Horma margotzeko ideia zaharra da, ikastetxeko alderik ikusgarriena baita eta apur bat grisa da.

ROCIO SERRANO (Laudio) eta MAITE RODRIGUEZ (Laudio) Lamuzako Guraso Elkarteko kideak dira. Larunbatean murala margotuko dute ikastetxean, ate irekiko jardunaldia egiten duten bitartean. Ikasturte osoan egin dituzten ekimenak eta helburuak azaldu dituzte.

Larunbatean ikastetxeko horma margotuko duzue, nolakoa izan da sorkuntza prozesua eta nola gauzatuko duzue?

Berez, hasi dugu dagoeneko. Horma margotzeko ideia zaharra da, ikastetxeko alderik ikusgarriena baita eta apur bat grisa da.

Werckmeister enpresarekin egin genuen -Gasteizko horma ibilaldia egin du- parte-hartzeko prozesua izan zedin eta edozein interesdunek hurbiltzeko aukera izateko; gurasoek, irakasleek, auzokideek... eta horrela izan zen.

Zenbait bilera egin ditugu azkenengo zirriborroa izan arte. Bileretan landu ditugu helburuak eta ideiak eta gustatuko litzaiguke guztiak ager daitezen: ingurumena, kultura, hezkuntza, kulturartekotasuna...

Gure zirriborroak ekartzeko parada izan dugu eta eurek proposatutakoa jaso dute.

"Egitura metalikoa jarri dute, horma hezea baita, eta berehala hondatuko litzateke. Orain inprimaketarekin daude tailerrean lan egiten. Eurek lanaren zati mardulena egingo dute, baina edonork laguntzeko aukera izango du".

Larunbatean ate irekiko jardunaldia egingo dugu eta margotu ahal izango dugu. Aurrerago inauguratuko dugu.

Jarduera hori ez ezik beste hainbat ere egin duzue, ezta?

Urtean zehar hainbat ekintza antolatu dugu: ipuin kontalaria, tailerrak, filma laburrak, 12 orduko futbito txapelketa... denek kirolarekin, parekidetasunaren eta kulturarekin harremana daukate. Guztiak irekiak ziren.

Aldi berean, ikastetxekoak saiatzen gara udalerriko ekintzetan parte hartzen: Olentzeroaren desfilean, danborradan...

Ekintza horien bitartez balio jakinak sustatzeko ahalegina egin duzue, orduan?

Bai, gure proiektua da ikastetxearen itxura aldatzea, Lamuza zabaltzea herrian eta dituen estigmak kentzea.

"Goraipatu nahi dugu kulturartekotasuna eta hori abantaila eta aberastasuna gisa ikustea gure seme-alaben hezkuntzan, eta ez estigma legez".

Guk uste dugu aniztasun kulturalak hobetzen duela ikastetxea; integratzeko gaitasuna eta elkarbizitza normalizatua. Kulturartekotasuna ez da bakarrik kanpotik etortzen den jendearen afera, tokikoena ere bada.

Gure helburua da jendeak horri buruz hausnartzea.

Nork antolatu ditu aipatutako ekintzak?

Ekintzak sustatu ditu Guraso Elkarteak. Ikastetxeko zuzendaritzaren eta udalaren babesa izan dugu (izan ere, udalak ordaindu du murala).

Laudioko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak diruz lagundu dituzte ekintzak. Hurrengo ikasturtean saiatuko gara jarraitzen eta ezusteren bat egongo da, nahiz eta oraindik zehazteke dagoen.

Egindako jarduera guztien balorazio oso positiboa egin dugu. Batzuetan partaidetza handiagoa nahi genuen, baina oro har pozik gaude.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide