Larunbatean, ekainaren 11n, ospatu zen Marina d´Or-en Taekwondoko Poomsae Espainiako Txapelketa, haur, nagusi eta freestyle mailatan. Bertan egon ziren TKD Laudioko kirolariak Euskal Selekzioarekin, Gentza Astobiza, Julene García, Maider Astobiza eta Olga Gutierrez.
Alde batetik, maila honetako txapelketan parte hartzen beraien lehenengo aldia izan arren, Gentza Astobizak (12 urte) eta Julene Garcíak (12 urte) seigarren postuak lortu zituzten beraien freestyle mailatan. Teknikoki lan ederra burutu ondoren, hobeen artean sailkatzea lortu zuten 17 urte beherako mailan. Horrez gain, Maider Astobizak, beste txapelketan eskarmentuduna, brontzezko domina eskuratu zuen freestyle 17 urte beherako mailan.
Beste aldetik, nagusi mailan, Olga Gutierrezek, kirolari eta entrenatzaile laudioarrak, seigarren postua lortu zuen poomsae mailan.
Zorionak lau kirolariei, eta TKD Laudio Klubari lan bikaina egiteagatik!