Kepa Sojo zuzendari laudioarraren filma hautatu dute Kimuak katalogoa osatzeko eta Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute bilduma berria.
Izan ere, egitasmoaren helburua da EAEn egindako pelikula laburrak nazioartean zabaltzea, banatzea eta erakustea.
Lan horretan laguntzaileak dira Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez, eta Euskadiko Filmategia Fundazioa.
Guztira, aurkeztutako 63 lanen artean 7 filma egongo dira katalogoan:
-Beti bezperako koplak, Ageda Kopla Taldea
-Caminan, Mikel Rueda
-False flag, Asier Urbieta
-Gure hormek, Las Chicas de Pasaik (Maria Elorza eta Maider Fernandez)
-Hileta, Kepa Sojo
-Ihesa, Alejandro Diaz Castaño
-Renovable, Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño
Kimuakek fikzioa eta dokumentala uztartzen ditu hainbat hizkuntzatan. Kepa Sojoren kasuan, filma fikziozkoa da eta euskara hutsean, gainera.