Desberdintasun sozialak modu larrian pairatzen dituzten kolektiboei bideratuta dago egitasmo hau, haien oinarrizko beharizanak asetzeko beharrezkoa den energia kopurua ordaintzeko arazoak dituzten pertsona eta familiei, hain zuzen. Ura, argia eta gas horniketaren zati bat ordaintzeko laguntzak dira.
Laguntza ekonomikoa 80 eurokoa da hiru hilabeteetan eta hiru hilabete gehiagoz luzatu daiteke kasu jakin batzuetan. Horniketaren etena ekiditzeko laguntza 150 eurokoa da.
Udalak Gurutze Gorriarekin hitzarmena egin du eskaerak tramitatzeko eta Eusko Jaurlaritzak aportazio ekonomikoa egin du. EAE osoan martxan da ekimen hau.
Eskaerak Udaleko Ongizate Arloan egin behar dira eta bertan baloratuko da pertsona edo familia bakoitzaren egoera. Ongizate Arlotik Gurutze Gorrira bideratzen dira eskaerak eta Gurutze Gorrian Jaurlaritzatik jasotako aportazio ekonomikoak kudeatzen dituzte.
Irizpide zehatz batzuk bete behar dira laguntza jasotzeko
Zerbitzu Sozialen Sailetik zehaztu diren irizpideak hurrengoak dira:
- Mantenimendu gisa emergentziazko laguntzarik ez jasotzea
- Diru sarrerak eta gastuak baremo jakin baten baitan izatea
Dagoeneko 30 laguntza inguru kudeatu ditu Udalak.