Kepa Galdósen kasuak tentsio gehiago sortu du herriko zenbait alderdiren artean

Erredakzioa 2016ko mai. 28a, 08:32

Kepa Galdós udal langile ohiaren senideek mozioa aurkeztu zuten eztabaidatu dezaten alderdiek Laudioko udalbatzan. Testua ez dute asteleheneko udal osoko bilkuran landuko eta horrek pil-pilean jarri du tentsioa zenbait alderdiren artean.

Kepa Galdós udal langile ohiaren senideek mozioa aurkeztu zuten eztabaidatu dezaten alderdiek Laudioko udalbatzan. Testua ez dute asteleheneko udal osoko bilkuran landuko eta horrek pil-pilean jarri du tentsioa zenbait alderdiren artean.

Omnia eta PSE-EEk saiakera egingo dute udalbatzan txertatzeko

Omnia eta PSE-EE alderdiek mozio bateratua sinatu dute. Testuan salatu dute alkateak betatu duela Kepa Galdósen familiaren mozioa eta EH Bilduri leporatu diote adierazpen askatasuna urratzea. Hortaz, exijituko dute astelehenean gai zerrendan txertatzea.

EH Bilduk deitu du udal taldeen bozeramaile batzorde monografikoa gaia jorratzeko

Udal gobernu taldeak, ordea, adierazi du ez diola uko egin Kepa Galdósen senideekin eztabaidatzeari.

Horregatik, udal taldeen bozeramaile batzorde monografikoa deitu du ekainaren 3an. Bilera horretan alderdi ororen ordezkariek, teknikariek, sindikatuek eta senideek parte har dezaten gonbidapena egin dute.

Hiru prentsaurreko eta giro tenkatua

Kepa Galdósen familiaren aldarrikapenaren harira 3 prentsaurreko egin dituzte gaur Laudioko alderdiek. PSE-EEk gauzatu du 09:00etan, Omniak 09:30ean eta udal gobernu taldeak ostiralero egiten duen agerpenean ere mintzatu da horri buruz.

PSE-EEk ez du hedabide hau deitu eta, ondorioz, ez daki zer aipatu duen, baina Omniaren bozeramaileak salaketa ugari egin du. Hasteko, EH Bilduri multinazional baten jarrera erakustea leporatu dio, Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoen txostena ontzat emateagatik.

Horrez gain, arazoa luzatzea eta senideekin ez hitz egitea egotzi dio Alvaro Barriosek EH Bilduri. Bestalde, Funtzio Publikoko zinegotziari iradoki dio barkamena eskatzeko familiari, batzordean udal langile ohiari buruz egindako iruzkinak direla medio.

EH Bilduren erantzun gogorra

EH Bilduko bozeramailea Jon Ander Altubek ere luze hitz egin du Omnia eta PSE-EE alderdiei buruz. Hala ere, bereziki kritikatu du talde independentearen jarrera.

Berez, azaldu du udala harremanetan egon dela Kepa Galdósen familiarekin, baina batzuetan eurek ez dutela udalarekin hitz egin nahi izan eta errespetatzen dutela erabakia. Altuberen ustez, senideen jokaera guztiz zilegi da.

Ordea, Omniaren inguruan adierazi du miserablea, gogorra eta kutrea dela gai horrekin politikoki jokatzea. EH Bilduko alkateordeak erantsi du denak ez duela balio politikan. Izan ere, azpimarratu du EH Bilduk ez duela inor zentsuratu eta erantzungo dituela senideen galdera guztiak udal taldeen bozeramaile batzorde monografikoan. Hau da, beharrezkoak diren azalpen guztiak emango dituzte, baina esparru egokienean, euren ustetan, eta ez udalbatzan.

Zentzu horretan, aurpegiratu dio Omniari interesa izatea eztabaida udalbatzan egiteko eta ez batzordean. “Astelehenean gaueko 23:00etan eztabaida horri ekiteari ez zaigu zuzena iruditzen familiarentzat”, erantsi du Jon Ander Altubek.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide