"Mandoak Lucenako ermandadeko kide bati eman dizkiogu nahi dugunean ikusteko aukera izateko"

Erredakzioa 2016ko eka. 10a, 08:13

ADOLFO GUERRERO (Laudio, 1948) Rocioko Feriara joan da mandoz. Hiru lagunekin abiatutako abentura txikia epopeia bilakatu dute hedabideek. Bere esperientziaren berri eman du.

Dagoeneko bukatu da zuen abentura, nolakoa da sentsazioa orain?

ADOLFO GUERRERO (Laudio, XXXX) Rocioko Feriara joan da mandoz. Hiru lagunekin abiatutako abentura txikia epopeia bilakatu dute hedabideek. Bere esperientziaren berri eman du.

Dagoeneko bukatu da zuen abentura, nolakoa da sentsazioa orain?

Helburua lortu dugu eta poztasun sentsazioa geratu zaigu. Eguraldi kaskarra izan arren -latza izan da ibilbide osoan-, nahiz eta oso leku gutxi partekatu dugun, eta erabaki garrantzitsuak hartu ibilbideen inguruan, ezerk ez du gure adiskidantzarekin eta helmugara heltzeko ilusioarekin. Gainera, ohorea izan da kofradiaren ikurra eramatea.

Oihartzun handiko jarduera izan da, nola bizi izan duzue jendearen harrera eta eskaintzak?

Guk ez genuen nahi berebiziko oihartzunik. Asmoa zen txiri-txiri ateratzea zaratarik egin gabe.

4 egun lehenago “La ventana de Laudio” facebook orrian agertu zen Latiorrotik egindako argazkia eta alarma informatiboak piztu ziren; El Pais egunkaria gurekin jarri zen harremanetan eta Murgan egindako argazkiak bere edizio digitaleko azalean jarri zituen.

Geroztik, ez dakit nola, hainbat hedabide jarri ziren harremanetan gurekin bidean zehar. Gu ez gara gelditu inoiz, egin dizkiguten argazkiak ibilbidean egin dizkigute.

"Elkarrizketak gure geldialdietan egiten zizkiguten; egunero ordubeteko atsedenaldia egiten genuen atsedena hartzeko, guk zein animaliek".

Azpimarratzekoa iruditu zaigu jasotako laguntza, bereziki bukaeran, azkenengo etapetan. Heldu baino 100 kilometro lehenago jende orok interesa zuen eta proiektuari buruz galdetzen ziguten.

Izan ere, Extremaduran eta Andaluzian zaldiari lotutako kultura handia dago eta laguntza eskaini ziguten; animalientzako bazka eta mandoak ferratu zizkiguten ezer kobratu gabe. Gauza bera gertatu zen mandoen ile mozketarekin.

Gelditzen ginenean jendea hurbiltzen zen guregana euren ermandadeen dominak emateko. 32 edo 33 domina eman dizkigute. Halaber, euren etxeetan lo egiteko proposatu ziguten eta janaria eman ziguten.

Zer izan da politagoa, bidaia bera edo Rocioko Ferian parte hartzea?

Bidaia oso polita izan da; disfrutatu dugu gure adiskidetasuna, mendiarteko transhumantziarako bideak, bide erromatarrak... baina Rocioko herrixkara heltzeak hunkitu gintuen.

Nolakoa izan da feria?

Feria azaltzea zail da; milaka pertsonek birjinari erakusten dioten debozioa, giroa, milaka zaldiak, gurdiak, hainbat pertsona Andaluziako janzkeraz abesten Uxo Zuriari egindako kantak...

Hori ulertzeko ikustea beharrezkoa da. Ulertu behar da bertan irudia eramateko ia ordaindu behar dela.

Zein izan da zuentzat une bereziena?

Une berezi ugari egon da. Nabarmenduko dut gurekiko izan duten errespetua, eurentzat egitandia gauzatu dugu, XIV. mendetik inork egin ez duena: birjina artzainari agertu zitzaionetik, alegia.

Ziurrenik ere une txarrak izan dituzue, zeintzuk izan dira?

Une txarrak ere izan ditugu. Egia esanda, gutxi izan dira, bereziki ibilbideen inguruan erabakitzeko orduan. Dena den, bizitzan bezala, onena da da ahaztea une txarrak eta guk egin dugu.

Mandoen inguruan nolabaiteko polemika egon da baina arazorik gabe bukatu dute ibilbidea, ezta? Huelvan bertan geratu dira?

Mandoei buruz esango dizut itxura hobea zutela heldu zirenean atera zirenean baino. Bi mandoak oso onak dira, gazteak eta indartsuak. Goizez irrikan zeuden gurdia tiratzeko.

"Pena ematen zigun saltzea, beraz, Lucenako Ermandadeko kide bati eman genizkion. Horretarako baldintza jarri genuen, joaten garen bakoitzean ikusteko aukera izatea".

Sekulako esperientzia izan arren, errepikatuko zenukete?

Nire grina abenturazaleak beste abenturaren bat egitera bultzatuko nau, baina ez egindakoa errepikatzera.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide