Ekainaren 5ean igandean utzi zuen gose greba Juan Ramon Martin Menoyok. 32 eguneko baraualdia burutu ostean protesta bukatutzat ematea erabaki zuen.
Izan ere, indarrak izan arren, bete nahi zuen zenbait helburu erdietsi du; Abdulatif lankideak kalte-ordaina jasoko du epaitegian irabazi ostean.
Bestalde, hauteskunde sindikalak laster egingo dituztela ziurtatu du Espainiako Kanpoko Zerbitzuko langileak.
Borrokan jarraitzeko gogotsu
Laudioarrak adierazi du Espaniako Kanpo Zerbitzuko, irregulartasunen, gehiegikerien eta kontrol ezaren aurka borrokatzen jarraituko duela, bide luzea izango baita.
Balorazio positiboa
Juan Ramon Martin Menoyok balorazio oso positiboa egin du borrokari buruz, nahiz eta mehatxuak jaso.
Horrela, langileak uste du mezua zenbait hedabidetan zabaldu dela, isiltasuna handia izan den arren, eta horrek urduritu dituela Kanpo Ministerioko arduradunak.
Halaber, iritzi du langile asko ahaldundu direla eta protesta babestu dutela. Berez, zenbait norbanako, hedabide eta erakunderen aldetik jasotako laguntza eskertu du.