Laudioko Tokiko Garapen Agentziak datorren ikasturtean merkataritza eta ostalaritza alorrean eskainiko duen prestakuntza programa aurkeztu berri du.
APILL Elkartearekin partekatutako interes gune anitzak landuko dituzten 8 trebakuntza ekimen bideratuko dituzte 2016ko urritik 2017ko maiatza bitarte.
Programak salmenta teknika eta kudeaketa estrategiatan trebatzeko hainbat gai jorratuko ditu, besteak beste, sare sozialen erabilpena bezeroen arretari begira, adimen emozionalaren aplikazioa salmenta prozesuan edo ostalaritzako kosteen kontrola eta laginketa.
Horrez gain personal shopper, reneuve management edo merchandising kontzeptu edo lan estrategiak landuko dituzten saio trinkoak ere emango dituzte.
Ekimen bakoitzean 12 pertsonentzako tokia eskainiko da eta saioen ordutegia, ekintzaren arabera, 14:30etik 16:30era edo 17:30etik 21:30era izango da. Ekintza bakoitzerako izen ematea urritik aurrera iragarriko ditu Garapen Agentziak.