Zenbait hedabidek horren berri eman duten arren, Laudioko udal gobernu taldeak azaldu du ez dutela txertatu oraindik Lanbide Heziketa Ikastetxea Eusko Jaurlaritzako sare publikoan.
Izan ere, Gobernuko Kontseiluak onartu duen hitzarmena ez dauka Laudioko Udalaren oniritzia. Berez, tokiko erakundeak zenbait ekarpen egin ditu hitzarmena alda dezaten, ikastetxeko langile ordezkariei, alderdiei eta udal talde juridikoari aurkeztu ostean.
Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak hitzarmen berria onartu beharko du. Horren ostean, Laudioko udalbatzak ere oniritzia eman beharko dio, eta, azkenik, Zentroen Zuzendaritza Sailak dekretua sinatu beharko du.
EH Bilduko alkateordea Amets Meazak adierazi du prozesu luze baten azkenengo urratsetan daudela, baina momentuz ez dutela amaitu.