Peña Altzarrate elkarteak bere izena daraman sari banaketa antolatu du hurrengo larunbatean Lanbide Heziketa Udal Institutuko areto nagusian, arratsaldeko 7etan.
Sari hauek Laudion kirola bultzatzeko helburuarekin sortu ditu kirol taldeak, herriko talde eta kirolari ezberdinak omenduz eta horretarako hainbat arlotako kirolariak omenduko dituzte.
-
Urteko kirolaririk onenaren saria: Geraxane Ussia
-
Kirol ibilbideari saria: Luis Mari Tomé
-
Kultura ibilbideari saria: Aunia elkarteko Juanjo Hidalgo eta Felix Mugurutza
-
Laudio Futbol Taldeko gol egilerik njokalari goleatzaileena eta jokalari erregularrena
Sari banaketaz gain, ekitaldian parte hartuko duten herriko eragileen artean Santa Luzia Abesbatza egongo da.