"Maiatzaren 4an abiatu nuen gose greba mugagabea salatzeko kanpoko zerbitzu espainiarreko gehiegikeriak"

Erredakzioa 2016ko eka. 2a, 09:45

JUAN RAMON MENOYOk (Laudio, 1972) Espainiar Estatuko Kanpoko Zerbitzuan lan egiten du Riaden, Saudi Arabian. Maiatzaren 4an gose greba mugagabea abiatu zuen salatzeko enbaxadetan gertatzen diren eskubide urraketak.

JUAN RAMON MENOYOk (Laudio, 1972) Espainiar Estatuko Kanpoko Zerbitzuan lan egiten du Riaden, Saudi Arabian. Maiatzaren 4an gose greba mugagabea abiatu zuen salatzeko enbaxadetan gertatzen diren eskubide urraketak.

Zer ekintza abiatu duzu protestatzeko eta duela zenbat denbora?

Maiatzaren 4an abiatu nuen gose greba mugagabea salatzeko kanpoko zerbitzu espainiarrean gertatzen diren gehiegikeriak eta irregulartasunak.

Zeintzuk dira zure aldarrikapenak?

Eskatzen dut hurrengo aldarrikapenak errespetatuko dituen kanpoko zerbitzua: legedia, langile publikoak eta euren eskubideak begirunez tratatuko duena, diru xahutzailea ez dena eta herritarren interesak lehenesten dituena, eta ez estatuko goi funtzionarioenak.

Zehazki, eskaerak hauek dira:

-Abdulatif Haj Khederri kalte-ordainak kitatzea eta legedia errespetatzea, halaber, kanpoko langile publikoen klausulak ere aintzat hartzea.

-Kanpoko zerbitzuko langileok ordezkari sindikalak hautatzeko aukera izatea gure herrialdetan, 40 urteko demokraziaren ondoren, eta ordezkariek lana egiteko ahalmena izatea.

-Garatu dadin berehala ikerketa, kontrol eta ikuskapen sistema; bermatzeko legediak eta araudiak betetzen direla. Horrela oreka dadin diplomatikoen eta teknikari komertzialen gehiegizko boterea. Horretarako balioko du ordezkari sindikalen presentziak lantokietan.

Zenbat urte eman dituzu Espainiako Enbaxadan eta zein da egiten duzun lana? Irregulartasun ugari ematen dela salatu duzu, zein da giroa bertan?

12 urte bete berri ditut Riadeko bulego komertzialean. Salatu ditut irregulartasunak eta gehiegikeriak Saudi Arabian zein espainiar kanpoko zerbitzua presente dagoen zenbait lekutan.

"Lan giroa oso aldakorra da, buruzagi zuzenaren izaeraren eta diplomatikoen esku baitago. Pertsona zintzoak eta zentzuzkoak direnean giroa aproposa eta atsegina da norberak lana garatu dezan egoera onenean".

Tamalez, hori ez da izan araua hemen bizi izan ditudan urteetan. Arazo sakona da, diplomatikoaren edo teknikari komertzialaren irizpideen eta borondatearen araberakoa da giroa ez baitago kontrol, ikuskapen eta ikerketa neurririk.

Madriletik eskumen osoa ematen diete egin dezaten nahi dutena.

Zer eragin izan du baraualdiak zure egunerokotasunean?

Jakina, eragin izaten du, ia 30 eguneko baraualdia egin ostean nekatuago eta mugatuago nago ahaleginak egiteko

"Riaden tenperaturak 40 graduak gailentzen ditu orain. Gainera, sentitzen dut nire senide eta lagunen artean sortzen dudan kezka".

Momentuz lanera joaten naiz, baina indarrak gordetzen saiatzen naiz.

Lanera joatea uste dut oso positiboa dela, protesta ikusgarri egiten baitu; beste modu batean oso zaila izango litzateke, Saudi Arabian edozein protesta edo aldarrikapen publiko erabat debekatuta baitago.

 

"Halaber, saiatu naiz parte hartzen espainiarrak dauden ekintza eta bilera guztietan, aldarrikapenak plazaratzeko".

 Giselak -kidea- gose greba egin zuen Madrilen 2013an Jorge Arzuagarekin eta nik babestu nituen. Berak galdetu ninduen nor jar nintekeen nire pankarta ikusgarri izateko. Itauna erantzutea oso zaila da herrialde honetan.
Horregatik, denbora ugari ematen dut sare sozialetan grebaren berri ematen.

Zein izan da Administrazioaren jarrera orain arte?

Nire bulegoko Ministerioak (Ekonomia eta lehiakortasuna) ez du erantzun jakinik eman. Funtzionario batek idatzi zidan esateko nire idazkia ez duela objetibotasunik, iritzi subjetibo ugari duela eta horietako zenbait "mingarri eta iraingarriak" zirela.

"Funtzionario berak beste idatzi bat egin zuen argitzeko soldatarik ez didatela ordainduko lanera joaten ez naizen egunetan. Jakin badakit eskatu dutela ikerlari batek nire zereginak eta idazkiak aztertu ditzan".

Enbaxadaren aldetik, erantzun bakarra izan dut. Enbaxadoreari eskatu diot bilera eta 4 lerroko testua idatzi du adierazteko -idazkariaren bitartez-, nire eskaerek bere eskumenak gainditzen dituztela.

Bere ustez, egin zezakeen guztia egin du dagoeneko eta ez du zentzurik bilera deitzea.
Bide batez, jakinarazi zidan buruzagiei bidaliko dizkiela nire aldarrikapenak, baina uste zuela jakinaren gainean egongo zirela, sare sozialetan zabaldu baititut askotan.

Zure kabuz abiatu duzu protesta, babesa daukazu, hedabideek jaso dute zure ekintza?

Bai, nire kabuz abiatu nuen, baina handik egun gutxira sindikatuen babesa lortu zuen, artikulu honetan ikus daitekeen moduan.

Bereziki, lankide ugarik izena eman zuten change.org-en eta posta elektronikoak bidali dizkidate. Ezagun ugariren babesa izan dut, Riaden erbesteratuak, eta kasu batzuetan ez nuen espero.

Hedabidetan izandako oihartzuna oso mugatua izan da, La Marean ezik, zenbait artikulu argitaratu dute eta. Emirerrietan argitaratzen den egunkariak (El Correo del Golfo) jaso du nire protesta.

Bukatzeko, bi ideia gehiago aipatu nahi ditut:

-Berebizikotzat jotzen dut zabaltzea gizartean Kanpoko Zerbitzuan gertatzen diren gehiegikerien eta irregulartasun kasuak.

Sendotu behar dugu hurrengo ikuspuntua: ez dira kasu isolatuak, eredu zaharkituak ahalbidetzen ditu. Eredu hori guztiz eraldatu behar da.

Interes kolektiboaren printzipioek eta herritarren zerbitzuek balio gehiago izan behar dute eta hori funtsezkoa da erreforma horrek arrakasta izan dezan Kanpo Zerbitzuan eta Administrazio Publikoan, oro har. Nolabait, beharrezkoa da aldaketa kulturala eta ez da erraza ezta azkarra izango.

-Garrantzitsua iruditzen zait aldarrikatzea langile publikoen eskubidea Administrazioan parte hartzeko eta herritar gisa kexak, iradokizunak edo salaketak egiteko, zerbitzuek hobera egin dezaten. Hierarkia irizpideak ezin dira erabili zilegitasunik gabe hori isiltzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide