23.178.853 euroko aurrekontua onartu zuten atzo

Erredakzioa 2016ko mai. 31a, 12:48

Maiatzaren 30ean egin zen Laudioko udalbatza eta bertan onartu zituzten aurtengo aurrekontuak; EH Bildu eta EAJ alderdien babesari esker egin zuten aurrera. 

PPk eta Omniak aurka bozkatu zuten eta PSE-EE, aldiz, abstenitu zen. Omniak kritikatu zuen aurrekontuen proposamena itxi zutela EH Bilduk eta EAJk.

EH Bilduk, ordea, kritikatu zuen Omniak eta PSE-EEk ez dutela ekarpenik egin. Berez, Herriaren pilota elkarteko ekarpena jaso dute bakarrik; Laudioko herrigunean frontoia egiteko aukerak aztertzeko eta proiektua gauzatzeko 21.700 euro erabiliko dira horretarako.

Maiatzaren 30ean egin zen Laudioko udalbatza eta bertan onartu zituzten aurtengo aurrekontuak; EH Bildu eta EAJ alderdien babesari esker egin zuten aurrera. 

PPk eta Omniak aurka bozkatu zuten eta PSE-EE, aldiz, abstenitu zen. Omniak kritikatu zuen aurrekontuen proposamena itxi zutela EH Bilduk eta EAJk.

EH Bilduk, ordea, kritikatu zuen Omniak eta PSE-EEk ez dutela ekarpenik egin. Berez, Herriaren pilota elkarteko ekarpena jaso dute bakarrik; Laudioko herrigunean frontoia egiteko aukerak aztertzeko eta proiektua gauzatzeko 21.700 euro erabiliko dira horretarako.

23.178.853 euro

Guztira udalak 23.178.853 euroko aurrekontua izango du; iaz baino 1.125.000 euro gutxigo (%4,73), alegia. Arabako Foru Aldundiaren ekarpenaren jaitsieraren ondorioz gertatu da hori (226.000 euro baino gehiago).

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak diru gutxiago eman du, Lanbide Heziketa Ikastetxea sarea publikoan baitago orain. Gainerako diru sarrerak mantendu dira.
2016ko aurrekontuen ardatzak aurreratu zituzten EH Bildu eta EAJ alderdiek apirilean iragarritako akordioan: kultur eta kirol taldeei diru-laguntzak %15ean igoko zaizkie, asfaltatze lana egingo dituzte Ugarten, Antzokiaren proiektua abiatuko dute, Ellakuriko futbol zelaian belar artifiziala jarriko dute, enplegu plan berriak garatuko dituzte...

Inbertsioetara 3.257.787 euro  bideratuko dituzte; aurtengo diru sarreretik 1.292.000 inguru hartuko dituzte eta 1.965.000 kreditu aldaketatik. Azken kopuru hori soberakinetatik aterako da. Hala ere, udalaren soberakinak 2 milioi euro baino gehiagotan geratuko dira.

EAJren ekarpenak

EAJk oharra zabaldu du egindako ekarpen guztiak azaltzeko. Hurrengoak izan dira:

Kultura, kirola eta jaien diru-laguntzak handitzea: bereizketarik egin gabe eta irain konparatiborik gabe. Indarrean dauden kontratu eta hitzarmen musikalen analisia ondorengo berrikuspenerako eta zenbait kasutan eguneratu eta handitzeko.

Konkurrentzia lehiakorrerako oinarriak berrikustea joan etorri eta bestelako gastuetarako laguntzen kontu sail berezia sartzea. Gainera, Terencio eta Tomasa erraldoi tradizionalak zaharberritzeko aurrekontu sail berezia eta Pintxo gargantua konpondu edo berreraikitzeko kontu sail berezia erreserbatzea. Kredituen moldatze espedientean aurrekontu sail bat erreserbatuta.

Gizarte ongizate saila: GLLen eta Laguntzen Udal Programaren kontu sailak handitzea. balizko berriak sartzea, esaterako, pobrezia energetikoa).

Enplegua sustatzeko programak: Beste instituzioen jardueren testuinguruan langabetuak kontratatzea. SARTUrekin lotutako beharrezko hitzarmenak harpidetzea. Enplegua eta trebakuntza programarentzat diru-laguntzak: Nerbioi ibaia garbitzea, Laudiotik igarotzen den tartean eta enpleguratze zaila duten taldeei bideratutako bestelako programak (290.000 €).

Inbertsioak

Herriguneko asfaltatzea : aurrekontu erreserbekin jarraitzea eta zenbait urtetarako aurrekontu sailen gastuak betetzea. Balizko tokien azterketa: Ugarte.

Nekazal eremuko asfaltatzea: aurrekontu erreserbekin jarraitzea eta zenbait urterako aurrekontu sailen gastuak betetzea. Balizko tokien azterketa: ostean zehaztutako zonaldeak (Larragibel-Lekandazar).

Argi publikoa: aurrekontu erreserbekin jarraitzea eta zenbait urterako aurrekontu sailen gastuak betetzea. Balizko tokien azterketa: zehaztuko litzateke.

Inbertsioak auzoetan

Auzo asanbladetako aktak eta Aurrekontu Partehartzaileen auzo inkesta dinamikoen emaitzak berrikustea. Batzuk aintzat hartu dira. Esaterako: herrigunean frontoi proiektua erredaktatzeko kontu saila.

Arrañon, irisgarritasun lanak betetzea (III Fasea). Igogailua eta arrapala sistema. Aceroseko etxeak. eta auzolana laguntzen jarraitzea Arrañoko Gaztelua eta ingurua berreskuratzeko.

Zubiko Kuraxo: Zubiko Kuraxo kaleko urbanizazio lanen eta saneamendua hobetzeko lanen III. fasea bete ahal izateko, nahikorako aurrekontu saila sartzea.

Zubiko Etxea: Lursaileko kanpoaldea hobetzeko diru kopuru jakina ezartzeaz gain, eraikin barruko hezetasunak kentzeko eta hormak margotzeko eta mantentze lanetarako berehalako aurrekontu saila erreserbatzea eskatu dute, beti ere ostean, gaur egungo erabileraz gain, bestelako zerbitzuei erantzuna eman diezaien. Liburutegi moduan eraikina erabil dadin, eraberritzeko proiektua.

Hornidura plaza: 2015 urtean bete gabea. Irola mugikorraren kokapena aldatzea. Garai bateko komunak eta biltegirako zonaldearen eraistea eta horren ostean geldituko litzatekeen espazio librea egokitzea (margotzea). Hornidura plazako harrizko zorua konpontzeko aukera azter dadila eskatu dute, ingurua eta Iturria bera hobetzeko (etorkizun baten landuko da).

Zumalakarregi etorbide osoa (zoladura, zerbitzuak, bidegorria, etab.) berriztatzeko Inbertso Plana garatzea.

Santa Luziako Apaiz Etxearen zaharberritzea. 2015Ean bete gabe. Eraikina, (aterpe/taberna gisa berriz ere irekitzeko zaharberritzerako nahiko diru gehitzea.

Egun Eusko Jaurlaritzak finantzatutako indusketa eta ikerkuntza arkeologikorako lanen proiektua diruz laguntzeko kontu sail berezia erreserbatzea (ondorengo zabaltze eta hedatzea).

Zenbait urterako Inbertsio Plana ezartzea Santa Luziako Plan berezia garatu ahal izateko (Garapen, Nekazal, Mendi Zerbitzua eta abarretarako Udalari Aholkularitza Teknikoa eskaintzen dion AIALUR S.L enpresak erredakta dezake. Hauxe Plan Bereziaren dokumentazioan aintzat hartuta zegoen).

2017. urtera begira Udalak basoetan landatzeko plana bukatu dezan, konpromiso ekonomikoa ezartzea AFArekin.

Ugarteko plazarako aurrekontu saila, estalkia eta haurrentzako parkea hobetzea aintzat hartzen duen erabateko erreforma proiektua betetzeko konpromiso kreditu gisa.

Aretan haurrentzako parkean estalkia jartzea eta berau hobetzea.

Diru sail orokor bat sortzea, aukera dagoen guztietan udal langileen brigadak bete ditzan: hiri higiezinak, argiteria publikoa, espaloiak, bidegorriak, hondatutako barandak aldatzea, ezabatutako bide markak margotzea, ikastetxe publikoetan lan txikiak egitea, etab.

Kirola

Inbertsioak kirol azpiegituretan: Indarrean dauden diru sail orokorrak areagotzea eta azpiegitura zehatzetarako diru sail bereziak sortzea. Inbertsioen aldetik:

-Lamuza Granja kiroldegia eta urteko mantentze lanak.

-Ellakuriko futbol zelaia; egun dagoen zelai naturalaren ordez belar artifiziala jartzeko aukera aztertzea).

-San Martineko futbol zelaia: bigarren fasearen egikaritzea: 2015 urtean bete ez zen San Martineko zelaiko aldagelak hobetu eta egokitzeko lanak.

-Latiorro: kiroldegi txikia eraikitzeko aurrekontu saila: erabilera anitzeko kirol askotariko jokalekua, balizko kokapenen azterketa (esaterako Goikogane kalean etxebizitza sozialen aurrean kokatutako lursail erreserbatua). Urteetan auzoak egindako eskaera, alegia.

-Gardeako azpiegiturak (teniserako jokalekua konpontzea eta padelerako 2 pista hornitu eta jartzea).

Proiektuak erredaktatzeko diru-sailak

-Etxebarri baserria: erreserbatutako kontu sailak betetzea, eta behar izanez gero, sail hori handitzea.

-Erroke Deuna erresidentzia zaharraren berritzea. 2016-2017ko Lan eta Zerbitzuen Foru Planean proiektua sartzearen ukapenaren kontrako Berraztertze errekurtsoa argitzeke dago (etorkizunera begira).

-Bere garaian egindako Altzarrateko Antzokiaren edo Erabilera anitzeko Aretoaren jatorrizko egikaritze proiektuaren moldatze eta egokitze proiektua.

-Nekazal eremuetako saneamendu proiektuaren elaborazioa, etorkizuneko diru-laguntzetara jotzeko helburuarekin; adibidez, 2018-2019 Foru Plana. Erredakzioaren ardura Udal Bulego Teknikoak izango du eta AQUALIAren laguntza izango du horretarako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide