"Bizitzako gauza txikiek balio handiena daukate"

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2016ko mai. 31a, 12:17

IRATXE IBARROLA, JULEN ARCO, AINHOA SOLAN, JOSEBA GONZALEZ, ANDERE CANALES Laudio Ikastolako Batxilergo lehen mailako ikasleek eta "Amama eta ni" bideoaren egileek Kultura Ondarea saria eta diploma jaso zituzten maiatzaren 30ean, Bilboko Euskadiko Artxibo Historikoan.

IRATXE IBARROLA, JULEN ARCO, AINHOA SOLAN, JOSEBA GONZALEZ, ANDERE CANALES Laudio Ikastolako Batxilergo lehen mailako ikasleek eta "Amama eta ni" bideoaren egileek Kultura Ondarea saria eta diploma jaso zituzten maiatzaren 30ean, Bilboko Euskadiko Artxibo Historikoan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolaturiko Kultura Ondare lehiaketaren bigarren edizioan 66 bideo aurkeztu ziren, epaimahai batek horietariko hiru saritu ditu (Laudio Ikastolaren “Amama eta ni”, Kantauri BHIren “Euskal Paisaiaren jatorria” eta Abellaneda Ikastetxea “Historiaren kutxa”).

Irabazle suertatutako neska-mutilak ekainaren 21etik 30era Irlandan egongo dira, Paddy Woodworth-en eskutik herrialde horren kultura-historia ezagutzen eta ingelesa praktikatzen.

Zein izan da lehiaketan parte hartzeko izan duzuen motibaziorik handiena? Nola izan duzue lehiaketaren berri?

Lehengo urtean lehiaketa honi buruz zerbait entzun genuen, eta aurten Jon Muñoz irakasleak parte hartzeko aukera eman zigunez, guk dudarik gabe baietz esan genion.

Zein da bideoren xedea, zein da transmititu nahi izan duzuen gaia?

Bideoaren bidez ikuslearengan sentsazio desberdinak sortzea lortu nahi genuen. Hasieran, nostalgia apur bat transmititu nahi genuen, ikuslea identifikatua sentitzeko, guztiok eduki dugulako norbait gure ondoan bizitzako gauza txikiei balore handia ematen ziena.

"Bideoaren amaierarekin, berriz, ikuslearengan alde emotiboagoa atera nahi genuen, guztiok daukagulako edo izan dugulako norbait gure bizitzan oso garrantzitsua dena edo izan dena".

Laburbilduta, esango dugu ikuslea bi gauzen inguruan kontzientziatu nahi genuela: alde batetik, bizitzako gauza txikiek benetan balore gehien dute eta, bestetik, gaur gure ondoan daukagun pertsona agian bihar joan daiteke.

Zer moduz moldatu zarete bideoaren diseinua egiten? eta teknika aldetik, aparteko erronkarik suertatu zaizue?

Gaia aukeratzea asko kostatu zitzaigun, euskal kultura oso zabala delako eta gai asko hautatzeko aukera ematen digulako.

Azkenean, gai komuna hartu genuen bideoa egiteko, baina ikuspuntu desberdinetik landuta. Asko kostatu zaigu bideoa editatzea, inoiz ez genuelako bideorik egin. Baina talde lanari esker, norberaren ekarpenari esker, proiektua aurrera ateratzea lortu dugu.

Zertan eman duzue denbora gehien proiektua garatzean? Zein izan da parterik zailena edo?

Lehen esan dugun bezala, ez genekien bideoa editatzen eta editatzeko programa ona zein zen. Hau zela eta bi aste eman genituen bideoa editatzen. Hori esan dezakegu izan dela partetik zailena, baina azkenean konturatu gara gogoak jarrita nahi duzun guztia aurrera atera ahal duzula.

Pozik egon zineten, bideoa ekoizten amaitzean lortu zenuten emaitzarekin?

Azken emaitzarekin oso pozik geratu ginen, ikusi dugulako hainbeste esfortzuk eta sartutako ordu guztiek fruitua eman dutela.

Zer iruditu zaizkizue gainerako partaideen proiektuak? Zein iruditu zaizue deigarriena?

Lehiakortasun handia zegoen bideoen artean eta oso maila altua zegoen. “Burdinaren bila” bideoa asko gustatu zaigu, gure gaiaren antzekoa hartu dutelako, aitite eta ilobaren arteko harremanarena, beste ikuspuntu batetik.

Zerbaitetan aldatu al da kultura ondareaz zenuten ikusmira lan hau gauzatu ondoren?

Bai, ikusi dugu pertsona bakoitzak kultura ondarearen ikuspuntu desberdina daukala eta Euskal Herriak aberastasun kultural handia daukala.

Irabazle izan ez bazinete ere, lehiaketan parte hartu izanak pena mereziko lukeela uste al duzue?

Bai, lan honi esker, lankideekin geneukan harremana gehiago estutzea lortu dugulako. Erronka oso polita delako, eta gure akatsetatik hobetzen ikasi dugulako. Porrota ez saiatzea delako eta arrakasta zure etsipenaren erantzuna.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide