Jai talde historikoak berreskuratuko dituzte aurtengo sanrokeetan

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2016ko mai. 30a, 10:50

Udalak maiatzaren 13an jarri zuen epe muga herriko elkarteek jaietarako proposamenak aurkezteko. Proposamenak jaso eta maiatzaren 24an biltzar irekia egin zen egitaraua lantzen hasteko.

Egitarauari dagokionez, jai talde zahar historikoak berreskuratzearekin lotutako ekitaldiak izango dira berrikuntza nagusia. Pregoilari izateko, aurten 30 urte betetzen dituen Galtzagorri jai taldea proposatu dute, baina oraindik ez dure berretsi.

Udalak maiatzaren 13a jarri zuen epe muga bezala herriko elkarteek jaietarako proposamenak aurkezteko. Proposamenak jaso eta maiatzaren 24an biltzar irekia egin zen egitaraua lantzen hasteko.

Egitarauari dagokionez, jai talde zahar historikoak berreskuratzearekin lotutako ekitaldiak izango dira berrikuntza nagusia. Pregoialari izateko, aurten 25 urte betetzen dituen Galtzagorri jai taldea proposatu da.

Parkea eta Maestro Elorza berreskuratuko dira

Jai guneak iazko berak izango dira baina joan zen urtean obratan zegoen Parkea berreskuratu ahal izango da hainbat ekitaldirako eta Maestro Elorza kaleko lanak bukatuta, buruhaundiek betiko ibilbidea egin ahal izango dute. Txosnak Aldai plazan jarriko dira aurten ere bai eta umeentzako barrakak, Zumalakarregi amaieran.

Boluntarioz osatutako taldea astero biltzen da orain egitaraua ixteko. Ekainaren 27an bilera ireki berri bat egingo da.

Aurten betiko datak mantenduko dira

Aurten azken urteeetako data berdinetan ospatuko dira Laudioko jaiak. Datorren udazkenean kontsulta bat aurreikusita dago 2017tik aurrera datak zeintzuk izango diren zehazteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide