Laudio eta Luiaondo artean gertatu zen lapurreta asteazkeneko ordu txikitan. Ertzaintzaren arabera, 45 urteko gizonezko batek eta 18 urteko emakumezko batek bortizkeria erabilita lapurtu zuten isolaturik dagoen baserria batean. Euren helburua izan zen biktimaren dirua eskuratzea.
Ordu gutxiren buruan biktimak salaketa jarri zuen eta emandako deskripzioari esker bi lagun inputatu zituzten unean bertan: 18 urteko emakumezkoa eta adingabea, alegia. Izan ere, biak Ertzain-Etxean zeuden Luiaondoko taberna batean jazotako liskarraren ostean. Emakumea atxilotu eta adingabekoa inputatu zuen poliziak.
Hurrengo egunean 45 urteko gizonezkoa harrapatu zuen Ertzaintzak eta epailearen aurrean deklaratu ostean espetxeratu zuten.