Hockey Egunako V. Edizioa ospatuko da ekainaren 4an

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge 2016ko mai. 30a, 08:00

Hockey Egunako V. edizioa ospatuko da ekainaren 4an Gardeako Udal Hockey Zelaian.

Beste urteetan bezala, Arabako Hockey Federazioak, kluben eta kirolarien laguntzarekin, antolatutako jaian familia osoarentzako programazioa prestatu da. Goizeko 10:00etatik aurrera arratsaldeko 18:00ak arte parte-hartzaile guztientzako ekintzak egongo dira. Maila eta adin ezberdinentzako hockey partiduez gain, programazioak umeentzako nahiz helduentzako jolasak, herri bazkaria, zozketak, sari banaketak, eta beste ekintza batzuk ere izango ditu.

Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak esan zuenez, lehenengo edizioan, 2012. urtean, Gardeako Udal Hockey Zelaian 350 lagun baino gehiago izatea sorpresa ederra izan zen. Baina ez zuten espero horrelako arrakasta mantentzea beste urteetan, 300 lagun baino gehiago biltzen. Horregatik, lau urte pasa ondoren, jardunaldi eder hau finkatu egin da Arabako Hockey Federazioko festa herrikoi garrantzitsuena bezala.

Informazioa eskatzeko federazioko facebook-eko orrian sartu, www.facebook.com/ArabaHockey, e-mail bat bidali hockeyeguna@arabahockey.org posta elektronikora, edo telefonoz deitu ahal da 657778239 telefono zenbakira.

Izena emateko azken eguna maiatzaren 30 izaten den arren, ekainaren 4an izena emateko aukera egongo da, hockey egunean bertan, baina antolakuntzak ezin du bermatu han agertzen diren guztientzako lekua egongo den.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide