"Lan ona nuen, bikotea, autoa... baina bizitza horrekin apurtu nuen Indiara joateko"

Erredakzioa 2016ko mai. 27a, 08:35

IRUNE LLAGUNO IBARRETXEk (Laudio, 1978) urte erdiz Indiara jo zuen Vicente Ferrer Fundaziorekin aritzeko. Esperientzia hori "India, inicio del camino" liburuan jaso du.

Duela gutxi argitaratu duzu “India, inicio del camino”, zeri buruzkoa da liburua?

IRUNE LLAGUNO IBARRETXEk (Laudio, 1978) urte erdiz Indiara jo zuen Vicente Ferrer Fundaziorekin aritzeko. Esperientzia hori "India, inicio del camino" liburuan jaso du.

Duela gutxi argitaratu duzu “India, inicio del camino”, zeri buruzkoa da liburua?

India, inicio del camino” liburuan topatuko duzue Indiako kulturan murgiltzeko egindako bidaiaren egunerokotasuna.

"Egunek aurrera egin ahala nik oharrak hartu nituen nire egunkarian; ez bakarrik gertatzen zenari buruz, baita nire sentimenduen inguruan ere".

Esango nuke eleberri bihurtutako bidaia dela, fikzio apurra daukalako, oso gutxi, hala ere.

Nola sortu zen zure harremana Indiarekin?

Dena hasi zen telebistan dokumentala ikusi nuenean. Vicente Ferrer Fundazioak egiten duen lanari buruzkoa zen. Une horretan pentsatu nuen bertaratu behar nuela.

Lan ona nuen, bikotea, autoa... baina bizitza horrekin apurtu eta Indiara joan nintzen urte erdia igarotzeko. Geroztik nire bizitzan oso presente egon da India.

Zein da liburuaren mezua?

Liburuak jasotzen du nire ondorio pertsonala; gizakiak behar duela norbaitek entzutea eta maitatua sentitzea. Nik topatu nuen bide bakarra behartsuak laguntzeko; poztasun dosia jartzea euren bizitzan, entzutea eta kontsolagarri izatea.

Hori da liburuaren muina. Mezuaren aldetik, jendea animatu nahi dut horrelako gauzak egin ditzan, oso aberasgarria baita.

"Boluntario lana egitean bestelako herrialdean mundua hobetzeko ekarpena egin ez ezik, ematen dena baino askoz gehiago jasotzen da".

Elkartruke magikoa eta aberasgarria sortzen da; ematen duenak jasotzen du eta alderantziz. Guztiek irabazten dute, eta hor dago gakoa

Vicente Ferrerena da hitzaurrea, nolakoa izan da elkarlana?

Behin liburua bukatuta, bidezkoa iruditu zitzaidan alea bidaltzea, azken finean, fundazioaren inguruan idatzi dut eta bera oso gertua eta maitekorra izan da nirekin.

Zorionez, irakurtzeaz gain, eskutitz hunkigarria bidali zidan eta bertan hitzaurrea txertatu zuen; jaso nuen bezala argitaratu dut.

Erabaki nuen argitaratzea uste dudalako oso gauza positiboak esaten dituela berari buruz, eta jendeak ezagutu behar ditu.

Pertsona ugarik gurtzen du indiarren, bereziki ume eta emakumeen, eskubideen alde asko egin duelako.

Jende mordoak ez daki, ordea, oso gizon hurbila, atsegina, dibertigarria eta umoretsua dela. Edonoiz berarekin hitz egiteko aukera zegoen, paseo bat emateko RDT-n (Rural Developmen Trust) -hori da fundazioaren izena Anatapurren- edo bere alboan esertzeko, hitz egiteko gerizpean.

Nola argitaratu duzu liburua? Gehiago idazteko asmorik daukazu?

Nik argitaratu dut Amazon-en bitartez. Aparte kontratatu nituen zuzenketa eta edizio lanak eta gero CreateSpace plataforma erabili nuen -inprimategiaren antzekoa-. Argitaratzeko modu berria da; soilik egiten dira eskatzen diren aleak.

"Liburua Amazonen eros daiteke eta Elkar liburu dendetan banatu dut (Gasteiz, Bilbo eta Donostian). Eskuragarri egongo da egun gutxiren buruan".

Ez dakit lan gehiago argitaratuko ditudan. Ideia ugari dut buruan, baina baita lanaldi osoko beharra eta bi ume ere. Hortaz, horretarako denborarik ez daukat (barreak). Liburuak izango duen harreraren arabera. Espero dut ona izatea.

Liburua aurkeztu duzu, nola erantzun du jendeak?

Liburuaren aurkezpen ofiziala Sorgin Tabernan egingo dut ekainaren 25ean.

Momentuz jende askok ez du irakurri, duela gutxi argitaratu baita. Jakinarazi dizkidaten erantzunak oso aldekoak izan dira; arima eta bihotza hunkitu dizkiedala, irakurtzeko erraza eta entretenigarria dela, freskagarria... Zuek esango didazue!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide