Aurreko asteburuan jokatu zuen Laudioko taldeak Bizkaiako ‘C’ taldeko Kopa txapelketa eta laudioarrak A multzoko salikapenean lehenak geratu ostean, finala ere irabaztea lortu zuten.
Egun bakar batean jokatutako txapelketa
Maiatzaren 21ean jokatu zen txapelketa, dena egun berean. 30 minutuko partidak izan ziren, lehenbizi bi multzotan banatuta eta ondoren finala jokatuz.
Bost talde izanik, bi multzotan banatu ziren taldeak. Batetik Laudioko taldeak, Leioa eta Loiola Indautxuko taldeen aurka jokatu zuen triangular baten moduan. Beste multzoan aldiz, bi talde izanik, joaneko eta itzuliko partidak jokatu zituzten.
Laudiok bi partidak irabazi zituen, lehenbizi Leioaren aurka 9-7 irabaziz eta ondoren Loyolakoen aurka 14-9 garaituz. Horrela multzoko lehen postua irabazi eta finala jokatzeko postua lortu zuen.
Finala Urdulizeko taldearen aurka jokatu zuten 12-6 irabaziz.