Juan Ramon Martin Menoyo laudioarrak 21 eguneko gose greba egin du Riaden

Erredakzioa 2016ko mai. 25a, 16:09

Juan Ramon Martin Menoyo laudioarra Espainiako Enbaxadako langilea da Riaden, Saudi Arabian, eta duela 21 egun gose greba abiatu zuen salatzeko administrazioan langileek pairatzen dituzten lan baldintzak.

Laudioarrak nabarmendu du hauteskunde sindikalik ez dagoela Espainiako Administrazioan, goi karguek botere handia daukatela, gainerako langileen eskubideak urratzen direla etengabe eta diru publikoa xahutzen dela.

Lehenik eta behin, Juan Ramon Martin Menoyok eskatu du Abdulatif Hajj lankideari zor zaion kalte-ordaina onartzeko eta kitatzeko. Aldi berean, aiaraldearrak exijitu du hauteskunde sindikalak egiteko eta Administrazioko jarduera kontrolatzeko tresnak sortzea.

Bide batez, Espainiako Kanpo Zerbitzuan gertatu diren ustelkeria kasuak aipatu ditu (adibidez, Espainiako Brasilgo enbaxadak kontratatu duela Jesus Figon komisarioa, horrek bere emaztea hil zuela aitortu ostean).

Sinadura bilketa

Juan Ramon Martin Menoyok sinadura bilketa abiatu du babesa lortzeko eta hemen atxikitu daiteke edonor.

21 eguneko baraualdia bete du jadanik eta edari isotonikoak eta astigar jarabea soilik hartzen du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide