Laudio Klubeko gazte mailako taldeak Euskal ligarako igoera fasea jokatuko du Ellakurin

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko mai. 24a, 17:39

Laudio Clubeko gazteen taldeak sufrimendu askoz irabazi zuen denboraldiko ligaren azken partidua baina garaipenarekin bigarren postua zihurtatu eta igoera fasea jokatuko du larunbat honetan.

Liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan lehen postua galdu zuten Olarizun berdindu ostean eta nahiz eta azken partiduan irabazi, Ariznabarak irabazi du aurtengo gazteen liga eta zuzeneko igoera lortu du.

Laudio Clubeko gazteen taldeak sufrimendu askoz irabazi zuen denboraldiko ligaren azken partidua baina garaipenarekin bigarren postua zihurtatu eta igoera fasea jokatuko du larunbat honetan.

Liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan lehen postua galdu zuten Olarizun berdindu ostean eta nahiz eta azken partiduan irabazi, Ariznabarak irabazi du aurtengo gazteen liga eta zuzeneko igoera lortu du.

Partidu zaila, ezer jokatzen ez zuen talde baten aurka

Ellakurin jokatu zuen azken partida Laudioko taldeak, sailkapenean 12. Postuan zegoen taldearen aurka, Lakua Arriaga alegia. Partida ondo hasi zen Aitzolen golari esker baina Gasteizko taldeak berehala erantzun zuen gol batekin. Laudiotarrak lanean jarraitu zuten eta atsedenaldian Joseba Aguirrek 2 eta 1eko emaitzarekin bidali zituen bi taldeak aldageletara.

Bigarren zatia hasi eta berehala Lakuak berriro ere berdinketa lortu zuen. Bazirudien presak eta estutasunak jokalariei eragingo ziela berdinketarekin baina aurkariak emandako aukerak aprobetxatuz bi gol sartu zituen etxeko taldeak, Andoni Menoyok eta Oihanek lortuak. Amaieran gasteiztarrek diferentzia murriztu zuten beste gol bati esker baina Laudioko gazteek garaipena eta sailkapenenko bigarren postua zihurtatu zuten.

Igoera fasea, maiatzaren 28an

Asteburu honetan jokatuko du Laudio Clubeko gazte taldeak igoera fasea Ellakurin, aurten Arabako taldearen etxean jokatzen baita. Aurrean Bizkaiako Sestao River taldea eta Gipuzkoako S.A.N.S.E. taldea izango ditu, haien lurraldetako bigarren sailkatuak.

Txapelketa hiru talden artean partidak jokatuko dituzte eta txapeldunak Euskal Ligan jokatuko du hurrengo urtean. Partida bakoitzak 45 minutu iraungo ditu eta ondoren deskantsatzeko aukera izango dute

Lehen partida arratsaldeko 16:30tan izango da Laudio eta Sestao River taldeen artean. Ondoren galtzaileak S.A.N.S.E. taldearen aurka jokatuko du 17:30tan eta azkenik lehen partidako irabazleak S.A.N.S.E.-ren  aurka jokatuko du 18:30tan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide