Amiantoak Kepa Galdós hil zuela aitortzeko eskatuko diote senideek udalbatzari, epaiketa baino lehen

Erredakzioa 2016ko mai. 24a, 12:23

Kepa Galdós udal langile ohia 2012an hil zen pleuran izandako minbiziaren ondorioz. Senideen aburuz, amiantoak eragin zuen gaixotasuna, osagai horrek soilik sortzen baitu mesotelioma pleurala.

Horren harira, zendutakoaren senideek mozioa aurkeztu dute maiatzeko udal osoko bilkuran eztabaidatu dezaten. Testu horretan eskatuko dute udalak aitortu dezan amiantoak Kepa Galdós hil zuela eta, aldi berean, erakundeak ardura bere gain hartzea.

Senideek uste dute lanean amiantoa erabiltzeagatik sufritu zuela minbizia Kepa Galdósek. Izan ere, beharginak ez zekien osagai horrekin lan egiten zuela ezta bere arriskuak zeintzuk ziren.

Epaiketa

Udal langile ohiaren senideek eta erakundeak berak epaiketa izango dute ekainaren 13an. Berez, familiak exijitu dio udalari ardura bere gain hartzea ez ezik, neurriak ere har ditzan, amiantoa baitago oraindik udal azpiegituretan.

Epaitegira jo baino lehen, senideen eskaera aintzat hartzea baztertu zuen Laudioko Tokiko Gobernu Batzarrak 2013an. Hori dela eta, senideek gogor kritikatu dute udalaren jarrera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide