Diru laguntza jaso ahal izango dute 2015eko urriaren 1a eta 2016ko ekainaren 30 artean euskara ikastaroa egin dutenek, baita udako ikastaroak egingo dituztenek ere.
Baldintzak hurrengoak dira: Laudion erroldatua egotea,euskara ikastaroa akreditatutako euskaltegi edo zentru batean egitea eta %85ko asistentzia izatea gutxienez. Ikastaroaren kostuaren erdia ordaintzen du Udalak, kostuaren %100a pertsona langabetuen kasuan.
Iaz baino 35 eskaera gehiago
Iazko diru laguntzekin konparatuta, aldaketa nagusia eskaera kopurua izan da, iaz 178 eskaera izan ziren eta aurten, berriz, 213. Horietatik hiruri bakarrik ezezkoa eman zaie baldintzak betetzen ez zituztelako. Guztira 68.000 euro inbertituko ditu Udalak. Eskaera guztien %65 pertsona langabetuek egin dituzte.
Udako euskara ikastaroei dagokienez ere diru laguntza- eskaerak gehitu dira, 2015ko udan 65 eskaera jaso zituen Udalak eta 2014an berriz, 48 izan ziren bakarrik. Kasu honetan eskaeren %85a pertsona langabetuek egin dituzte.