Pasaden maiatzaren 14an, Laudio Atletimso Taldeak José Manuel Fernandez Arza “Josito”-ren omenez egiten den lasterketa aurkeztu zuen Okondoko Señorio de Astobiza upategian. Aurtengo ekitaldia ekainaren 26an izango da eta urtero bezala, Laudioko kaleak zeharkatu ditu 10 kilometrotako probak.
Iratxe Estradak gidatutako aurkezpenean gonbidatu bereziak izan ziren, David Seco eta Mikel Zarrabeitia txirrindulari ohiak, Zulema eta Iris Fuentes Pila ahizpa korrikalariak, Iraia Garcia Bizkaiako atletismo txapelduna edota Getxoko Girls On Fire kirol neska taldea. Aurkezpenean zehar haien esperientzia ezberdinak entzuteko aukera egon zen eta ziur aski Laudioko irteeran izango dira ekainaren 26an.
Proba herrikoia izango da, adin guztientzat irekia
Nahiz eta nagusientzat 10 km.-ko proba izan, umeek ere parte hartzeko aukera izango dute. Haurrentzako 3 kategoria sortu ditu antolatzaileak, txupetedunentzat 300 metrotakoa, 8-10 urtekoentzat 1.000 metrotakoa eta 11-13 urtekoentzat 2.000 metrotakoa.
Nagusien artean ere 3 kategoria izango dira, seniorra, 40 urtetik gora dituzten beteranoak eta 50 urtetik gora dituzten beteranoak. Lasterketa honetan parte hartzeko KirolProbak webgunean izena emateko aukera dago, 9€ pagatuta.
Lasterketa erabat laua eta hornidura puntu ugari izango ditu
Ibilbidea aurreko urtetakoa izango da, hasieran herrian bira txiki bat emanez eta ondoren Areta eta Gardea auzoak zeharkatuz. Hasiera eta helmuga leku berean kokatuko da, Zumalakarregi kalean, Laboral Kutxaren parean.
Probaren gogortasuna txikia da, gutxi gorabehera 5 metroko desnibela izango du probak, eta herri proba bat izango denez, bakoitzak bere erritmoa eramateko askatasun osoa izango du.
Hornidura ugari ere izango ditu probak. Aurreko urteetan egindako beroa kontutan hartuz, antolatzaileek bi hornidura toki jarriko ditu lasterketan zehar, 5. Eta 8. Kilometrotan eta bero handia eginez gero, mahuka bat jartzeko asmoa dute, korrikalariak freskatzeko.
Bitxikeriaren bat ere izango du martxak, amaieran garagardoa edateko aukera izango dute parte hartzaileek. Azkenaldian lasterketetan ugaritzen ari den egoera da, adituen esanetan garagardoak korrikaldia amaitzean errekuperaketan laguntzen baitu.