Geraxane Ussiak zilarrezko domina lortu du Rio de Janeiron jokatzen ari den Iberoamerikar txapelketan. Laudioarrak 4x400 errelebotako proban hartu zuen parte igandean eta lehen erreleboa egin zuen, 400 metrotan, 54,9 segunduko marka lortuz.
Geraxanek parte hartzen duen Espainiako selekzioak 3:36.16-ko marka lortu zuen, Brasilgo taldetik ia 4 segundura. Finalean parte hartu zuten beste herrialdeak Txile eta Venezuela izan ziren.
400 metroko proban finalerditik ezin pasa
Aiaraldeko lasterkariak larunbatean jokatu zuen 400 metrotako finalerdia baina ez zuen errelebotako proban bezainbeste zorterik izan, proban laugarren geratu baitzen eta beraz, finaletik kanpo. Geraxanek 54.74 segundotako marka lortu zuen baina ez zen nahikoa izan, hirugarrenarengandik 0.4 segundotara geratuz.