Ermualde eta Santa Luzia ingurua aztertu, babestu eta ezagutzera emateko Plan Bereziaren barrukoa da proiektua. Flora aztertzeko lanak 7.700 euroko aurrekontua du eta udalak Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean egingo du, Euskoiker Fundazioaren bidez.
Lau habitat desberdin jorratuko ditu ikerketak
Proiektua Ermualden dauden lau habitaten flora katalogatzean datza, lau habitatak hurrengoak dira: kantauriko artadia, sasi termoatlantikoak, marojal eurosiberiarra eta harkaitz basikoen landaretza.
Lau habitat horien flora aztertu, bere kontserbazio egoera baloratu eta babes handiagoa behar duten zuhaitz berezien inbentarioa ere osatuko dute. Emaitzak Zuin udal aldizkarian argitaratuko dira, herritar guztiek ezagutu dezaten.
Proiektuak 6 hilabeteko epea dauka baina Ermualden bertan egingo den lana gutxiago iraungo du.