22 tabernek parte hartuko dute aurtengo Garagardoaren Ibilbidean

Erredakzioa 2016ko mai. 15a, 14:44

APILL Laudioko merkatarien elkartea ekainaren 3tik 19ra ospatuko du aurtengo Garagardoaren Ibilbidea ekimena. Egun horietan herriko 22 tabernetan hainbat garagardo berezi dastatzeko aukera egongo da. Gainera, parte hartzen duten herritarren artean sariak zozketatuko dituzte.

Sari ugari

APILL Laudioko merkatarien elkartea ekainaren 3tik 19ra ospatuko du aurtengo Garagardoaren Ibilbidea ekimena. Egun horietan herriko 22 tabernetan hainbat garagardo berezi dastatzeko aukera egongo da. Gainera, parte hartzen duten herritarren artean sariak zozketatuko dituzte.

Aurreko urteetan bezala, Municheko Oktoberfestera joateko bi pertsonentzako asteburupasa bat eta Bilboko Ein Prosik jatetxean bi pertsonentzako afari bat zozketatuko dute. Sariak lortu ahal izateko, 22 tabernek osatzen duten ibilbidea osatu beharko da. Eskaintzen dituzten garagardo berezi guztien zigiluak jasotzen duen orria APILLeko buzoian entregatu beharko da ekainaren 21a baino lehen. Gainera, Ibilbideko tabernetan garagardoa soilik hartzeagatik bonoak entregatuko dira 30 garagardo loteen zozketan parte hartzeko. APILLek ekimen honetan parte hartzean alkoholaren kontsumo arduratsua egitea gomendatu du. 

Tabernen zerrenda: 

BAR / TABERNA

CERVEZA / GARAGARDOA

ALBOKA

INEDIT

ALDATZ

CRUZCAMPO GRAN RESERVA

ARKUPE

DE KONINCK APA

ARRAÑOPE

PAULANER ORIGINAL

AZOKA

NAO MALA GISSONA

BEREZI TABERNA

AFFLIGEM TRIPLE

BONAIRE

LEGADO DE YUSTE

CAFÉ ARABA

ALHAMBRA RESERVA 1925

CENTRO GALLEGO

BUDWEISER AMERICANA

CERVECERA ODEIBAR

BUDÊJOVICHÝ

EDERKI TABERNA

NEGRA MODELO

GORKA

ALHAMBRA RESERVA 1925

GOZO TOKI

LEFFE BLONDE

HAITZULO BARRI

GRIMBERGEN DOUBLE BARRIL

ILUNTZE

LEFFE RADIEUSE

INDRISKA

BUDÊJOVICHÝ

KAIA TABERNA

SPATEN BOCK BARRIL

LA MECA

LÖWENBRÄU MARZEN BARRIL

LAURI BARRIA

GUINNESS BARRIL

SORGIN TABERNA

RADEBERGER BARRIL

TXANTXIKU

SAN MIGUEL 1516

ZUBIAUR

STELLA ARTOIS

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide