Laudiok Udalak 12 eta 21 urte arteko gazteei zuzendutako campus teknologikoa eskainiko du aurten bigarrenez. Ikastaroan programazio bisualaren bitartez errobotikarako sarrera egingo dute, hardware ezagutzak landuz, eta smartphonetako aplikazioen diseinuan sakonduko dute.
Kanpusa bi txandetan banatuko da, adinaren arabera. Lehenengoa, 12 eta 17 urte artekoentzat (1999-2004) ekainaren 27tik uztailaren 1era gauzatuko da 9:30etatik 14:00etara. Bigarren taldea, 18 eta 21 urteko gazteei zuzendutakoa uztailaren 4tik 8ra 9:30etatik 14:00etara izango da.
Jarduera honen inguruko informazio gehiago jaso edo izena emateko udaletxeko Gazteria Zerbitzuko bulegora jo daiteke edo 94 403 48 50 telefonora deitu.