C.D. Laudio futbol elkarteko kadete mailako taldeak Arabako lehen mailarako igoera eskuratu zuen pasaden asteburuan eta Ohorezko mailan jokatzen duen gazte taldeak aukera ederra dauka euskal ligarako igoera txartela lortzeko.
Lehen kadete taldea lehen mailara hiru partida faltan
Aurreko asteburuan Amurrioko Kaskagorri taldea 3-1 irabazi ondoren, Laudioko lehen kadete taldeak Arabako lehen mailan jokatuko du hurrengo urtean. Nahiz eta hiru partida falta, laudioarrek puntu nahiko lortu dituzte igoera postu bat zihurtatzeko.
Bigarren taldea 2. mailako Federakundeko txapelketa jokatzen ari da. Bi jardunaldi jokatu ondoren 2. multzoko 3. postuan doa Laudioko taldea partida bat irabazi eta beste bat galdu ondoren, txapelketa amaitzeko beste lau partida falta direnean.
Gazte taldea euskal ligara igotzeko aukerekin
Laudioko taldea Ohorezko mailaren buruan doaz liga amaitzeko bi jardunaldi falta direlarik. Aurreko urtean bezala,euskal mailara igotzeko borrokan dago taldea eta haren bi aurkari nagusiak, Olarizu eta Ariznabarra, bi puntura ditu.
Hala ere, lehen sailkatuak bakarrik lortuko luke igoera zuzena eta igande honetan Laudioko taldeak Olarizukoaren aurka jokatu beharko du Gasteizen, goizeko 11:30tan. Partida zaila espero dute laudioarrek kanpoan jokatzen baitute eta gasteiztarrek zalegoa alde edukiko baitute.
Bigarren sailkatuak aldiz, Bizkaiako eta Gipuzkoak bigarren sailkatuaren aurka jokatu beharko du. Partida horiek Araban jokatuko dira aurten eta Laudioko taldeak bigarren postua lortuz gero, Laudion jokatuko liratezke partiduak, hiru taldetatik bakarra igoz. Aipatzekoa da, aurreko urtean, Laudiok jokatu zuela txapelketa hau baina ez zuela igoerako txartela eskuratu.
Partidura joateko deialdia
Laudioko taldea animatzeko, jokalarien guraso eta lagunek partidara joateko deialdia zabaldu dute. Partida irabazi ahal izateko gertukoen berotasuna garrantzitsua izango da, batez ere Gasteizen, kontrako giroa espero dutelako.