Laudioko Sareko taldeak “Hartu trena” ekimena deitu du maiatzaren 15erako Herriko plazan eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Ekitaldiak tren baten ibilbidea irudikatuko du Herriko plazan, berton izango diren geltoki bakoitzean aldarriak eta kultur ekintzak uztartuko ditu.
Hainbat kultur agerraldi, kanta, bertso, poesia eta dantza kasu, larriki gaixorik dauden presoen egoerarekin, legez gehienezko adina beteta duten presoekin, dispertsioaren ondorioz bizi osoa kartzelatarako joan etorrietan dabiltzan umeekin eta dispertsiorekin amaitzeko erronkarekin uztartuko dituzte ibilbide horretan.
Geltokiz geltoki bagoiak lotzen joango den tren bera, margolari ezberdinen laguntzaz apainduko dute 12:00etatik aurrera ekitaldi hasieran.
Izan ere, Sare herritarrak Euskal Herriko hainbat herritan urtarrilaren 9ko manifestazioaren ostean abiatutako “Hartu trena! Stop dispertsioa!” dinamikaren harira hainbat ekitaldi deitu ditu astebururako, hilak 14 eta 15erako; euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen defentsaren alde herriko sektore ezberdinen aktibazioa elikatzeko helburuarekin.