Gaur, maiatzaren 13an, ostirala, Intxarkundia dantza taldeak dantza plaza antolatu du Laudioko herriko plazan.
Herritarren harrera ikusi eta positiboki erantzutekotan, egitasmoarekin aurrera jarraitzeko intentzioa plazaratu dute. Dantzatzeko aukera arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango da.
Haien hitzetan “ideia entsegu batean sortu zen”, dantzatzea gustuko dutelako eta aurreko urteetan tankera horretako ekintzak ongi etorriak baitirela ikusi delako. Hilabeteko bigarren ostiralean egingo dituztela adierazi dute.
Helburu dute dantzatzera bertaratzen den jendea oso ondo pasatzea, baita dantzak ez profesionalizatzea. Horrekin batera “herriari giro apur bat ematea beharrezkoa dela” esan dute.