Apill Laudioko merkatarien elkarteak adierazi du onartzen duela EH Bildu eta EAJ alderdien akordioa eta eskatu die ahalik bezain pronto eraikitzeko. Apill-ek uste du parte hartzerako prozesuak zehaztutako ezaugarri gehienak betetzen dituela; hau da, erdigunean dago, 500 pertsona baino gehiagorentzat izango du lekua, eta erabilera anitzerako balioko du.
Nahiago zuen Lanbide Heziketako aparkalekua
Hala ere, elkarteak azaldu du, bere ustez, kokapen egokiena Lanbide Heziketa Ikastetxearen aurrean dagoen aparkalekua dela.
Merkatarien ordezkarien aburuz, Altzarrate ez dago herrigunean, eta, ondorioz, Altzarratek ez du Zumalakarregiko bi guneak (mendebaldekoa eta ekialdekoa) batuko eta suspertuko.
Bukatzeko, Apill-ek erantsi du kokapen egokiena Lanbide Heziketako Ikastetxearen aparkalekua zela. Zentzu horretan, bat egin du Herriaren elkartearen proposamenarekin; frontoia eta erabilera anitzeko eraikina egin dezaten.