Aurtengo Burdin Hesia mendi lasterketarako boluntarioen laguntza eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko mai. 10a, 18:25

Aurreko urtean bezala, Burdin Hesia mendi lasterketak Laudion izango du amaiera. Antolatzaileek maiatzaren 29an antolatu dute lehiaketa nagusia Santa Luziako jaiak direla eta baina berritasunak izango ditu aurtengo edizioak, maiatzaren 28an, larunbatean, erronka bertikala prestatu baitu mendi taldeak.

Maiatzaren 28an, erronka bertikala

Santa Luzian iraganean ospatzen den erromeria berreskuratu nahian, Burdin Hesiak bere laguntza eskainiko dio baserritarren arteko erronkak oroituz.

Aurreko urtean bezala, Burdin Hesia mendi lasterketak Laudion izango du amaiera. Antolatzaileek maiatzaren 29an antolatu dute lehiaketa nagusia Santa Luziako jaiak direla eta baina berritasunak izango ditu aurtengo edizioak, maiatzaren 28an, larunbatean, erronka bertikala prestatu baitu mendi taldeak.

Maiatzaren 28an, erronka bertikala

Santa Luzian iraganean ospatzen den erromeria berreskuratu nahian, Burdin Hesiak bere laguntza eskainiko dio baserritarren arteko erronkak oroituz.

Lasterketa Ugarteko plazan hasi eta Santa Luzian amaituko da eta erlojupeko baten gisako izango da, korrikalariak banaka aterako dira, minutu edo bi minuturo eta 4,2 km.ak igotzen gutxien irauten duenak eramango du lehen saria. Ondoren nahi duenak Santa Luziako erromerian geratzeko aukera izango du.

Saria txuletoi on bat izango da bai emakumezko eta gizonezko irabazleentzat ardo botila eta kirolerako materialarekin batera eta bigarren eta hirugarrenek kirol materiala eskuratuko dute.

Maiatzaren 29an, Burdin Hesia mendi lasterketa eta martxa

Aurtengo edizioa, aurrekoan bezala, Bilboko Miribila auzoan hasi eta Laudioko parkean amaituko da. Ibilbideak berritasunak izango ditu, antolatzaileek aldaketa batzuk egin baitituzte korrikalarien segurtasuna bermatu nahian.

Hasteko Bizkaia pilotalekutik abiatuko dira bi alditan, aurrena mendi martxako parte hartzaileak goizeko 8:15tan eta ondoren 9:30tan korrikalariak.

Pagasarritik pasa ondoren martxa eta lasterketa banatuko dira, korrikalariak Ganekogortara igo beharko direlarik eta bertatik jaistean, bi ibilbideak berriro bateratu eta Burdin Hesiaren gune interesgarriena pasa beharko dute. Mendizaleek metrailadoreak zeuden tokitik pasa eta Burdin Hesia zer den ikasi eta gozatzeko aukera izango dute. Ondoren Kamaraka eta Goikogane gailurrak pasa eta jaisteari ekingo diote.

Jaitsieran Errekabietako eskaileren zati handi bat saihestuko dute, aurreko urtean eroriko asko izan baitziren bertan eta amaiera Laudioko parkean izango da.

Guztira 24 km. izango ditu mendi lasterketak eta 17 km. mendi martxak.

Sariak senior, beterano eta herriko lehenarentzat egongo dira, bai emakume eta baita gizonezkoentzat ere.

Izen ematea

Toki ugaritan eman ahalko da izena hiru proba hauetan parte hartzeko:

www.runedia.com, www.herrikrosa.eus, Olimpus Kirolak Laudion, Bikila Bilbon, Gaikar Gasteizen eta egunean bertan 30 minutu baino lehen.

Erronka bertikalaren prezioa 5 eurotakoa izango da, mendi martxarena 9 euro aurretik eta 12 euro egunean bertan, lasterketarena 12 euro eta egunean bertan 15 eta erronka eta lasterketa izan eman nahiez gero 15 euroko prezioa izango du.

Boluntarioen laguntza

Burdin Hesiak antolatutako probetan parte hartzera animatzeaz gain, boluntarioak behar ditu lasterketa aurrera atera ahal izateko. Helmugan, bidean zehar eta lasterketa baino lehen eta geroago jendea behar dute batik bat mendizaleei eta garbiketan laguntzeko.

 

Interesatuta egonez gero teléfono hontara deitu daiteke, 645 732 485 (Peli),  edota hil honetako 24an 19:00tan bilera bat egingo dute kultur etxean lana eta lasterketaren kamisetak banatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide