Mobilizazioa egingo du ostiralean Fracking Ez Aiaraldeak salatzeko Epaitegi Konstituzionalaren erabakia

Erredakzioa 2016ko mai. 10a, 16:00

Kontzentrazioa egingo du Fracking Ez Aiaraldea plataformak ostiralean 22:00etan Laudioko Herriko plazan. Taldearen asmoa da Epaitegi Konstituzionalaren erabakiaren aurka protesta egitea.

Izan ere, epaileek bertan behera utzi dute momentuz Eusko Legebiltzarrean onartutako frackingaren kontrako legea, Espainiako Gobernuak helegitea jarri ondoren.

Konstituzionalak zehaztu beharko du etorkizunean behin betiko baliogabetuko duen.

5000 sinadura baino gehiago

Fracking Ez Aiaraldeak gogoratu du Herri Ekimen Legegileak alderdi gehienen babesa lortu zuela eta EAEko herritarren 103.000 sinadura baino gehiago eskuratu zuela.

Eskualdean 5.000 pertsonek baino gehiagok sinatu zuten. Plataformak adierazi du herri borondatearen zilegitasuna aldarrikatuko duela erakundeen inposizioen aurrean.

Besteak beste, udal hauteskundetan aurkeztu ziren hautagai gehienen konpromisoa lortu zuen taldeak eta eurak ere deitu dituzte mobilizazioan parte har dezaten.

Amurrion eta Laudion helegitearen aurka

Amurrioko eta Laudioko udal osoko bilkuretan Espainiar Gobernuko helegitearen kontrako mozioak onartu dituzte. EH Bilduk aurkeztu ditu eta PP ezik, talde guztiek babestu dute ekimena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide