Pobretutako herrialdeetatik datozen umeak udan hartzeko programa indartu nahi du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2016ko mai. 9a, 11:06

Laudioko familia boluntarioek herrialde pobretatik datozen umeak hiru hilabetez hartzean datza ekimena eta hamaseigarren edizioa izango da aurtengoa. Hurrengo elkartasun elkarteek parte hartu ohi dute ekimenean: Bikarte, Aiarako SEADen lagunen elkartea, Kainabera, Chernobileko Umeak eta Sahara Eutsi.

Rusia, Siberia, Bielorrusia, Ukrainia eta Algeriako Tindufeko kanpamentuetatik heltzen dira ume gehienak. Elkarteek ekainaren 2a arte aurkeztu ditzakete ekimenan parte hartzeko proposamenak. 

Laudioko familiei parte hartzeko deia

Ekimenaren eragina aldakorra izan da, urte batzuetan ume kopuru handia hartu izan zen baina azkenengo urteetan asko jaitsi da eta laupabost ume hartu dira bakarrik.

Horregatik, udalak herriko familiei parte hartzeko deia egin die. Izan ere, hain kopuru txikiekin jarraituz gero, ekimena bertan behera geldituko da. 

Oso programa garrantzitsua da umeentzat, egonaldiak euren osasun fisiko, psikologiko eta sozialean onura handiak ekartzen dituelako; oso egoera txarretan bizi diren umeak dira.

Udalak umeen bidaia ordaintzeko diru-laguntza ematen du eta baita udal igerilekuetarako sarbidea ere. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide