Amurrioko udalak aurkeztutako bi proiektuetarako obren finantzaketa lortu du. Alde batetik, Frontoi Kaleko obrak eta bestetik Mendixur, Larrabe eta Bergantzako saneamendu sarearen berritzea.
Frontoi kalea
Frontoi kalea berritzeko foru-erakundeak 672.851,60 euroko diru-laguntza esleitu du. Diru horrekin udalak trafikoa berrantolatu, oinezkoentzako eremu berriak sortu eta instalazioak berritu ahal izango ditu. Horrez gain, kalearen diseinua mugikortasunaren udal-planaren irizpideetara egokitu eta zuzendu beharko dute horrela, Juan de Urrutia plazarekin duen elkargunea konponduz.
Saneamendua
Mendixur, Larrabe eta Bergantzako saneamendu sarearen berritzerako Foru erakundeak 754.468,75 euro emango du. Horri esker, saneamendu sarea berritzeaz gain, sare bereziak egin eta isuriak garbitzeko sistemak ere hobetuko dituzte.
Hori dela eta, Mendixur kalean, oraingo saneamendu-sarea aldatuko da, Larrabe auzoan oraingo saneamendu-sarea kendu eta sare bereizi bat jarriko da eta azkenik, Bergantza auzoan, sarea eguneratuko dute.
Dena Amurrioko Hornidura eta Saneamendu Sareak Berritzeko Plana jarraituta gauzatuko dute.