Futbolari gehiagok Ellakuri erabiltzea ahalbidetuko du belar artifizialeko zelaiak

Erredakzioa 2016ko mai. 6a, 12:39

Laudioko Udal Gobernu Taldeko bozeramailea Jon Ander Altubek azaldu du gaur Ellakurin egin nahi duten aldaketaren nondik norakoak.

Laudioko Udal Gobernu Taldeko bozeramailea Jon Ander Altubek azaldu du gaur Ellakurin egin nahi duten aldaketaren nondik norakoak.

Alkateordeak adierazi du zelai artifiziala jartzearen helburua dela konpontzea San Martingo azpiegituretan gertatzen ari den arazoa. Izan ere, CD Laudio eta Altzarrate KE klubek erabiltzen dute entrenatzeko eta kirolari guztiak egokitzea ez da erraza izaten ari. Guztira, ehunka gazte trebatzen dira astero Latiorroko azpiegituran.

CD Laudiok San Martin handitzea proposatu bazuen ere, udalak erantzun dio horrek prozesu luzea abiatzea ekarriko lukeela: ezjabetzak, URA agentziarekin adostu beharra, hirigintza moldaketak, inbertsioak...

Konponbide errazena

Erantzun azkar eta errazena, hortaz, zelai naturala ordezkatzea da, Jon Ander Altuberen aburuz. Egun, hilean bitan gehienez erabiltzen du zelaia CD Laudioko lehen taldeak eta urtero 25.000-30.000 euro inguruko gastua exijitzen du horrek.

Zelai artifizialari esker, kategoria guztiek bertan aritzeko aukera izango dute.

2017an lanak

Oraindik proiektua garatzeke badago ere, 600.000 euroko inbertsioa aurreikusi du udalak eta litekeena da lanak 2017ko udan gauzatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide