Manuel María poetaren omenezko Galiziar Letren jaia ospatuko dute

Erredakzioa 2016ko mai. 6a, 09:36

Laudioko Galiziar Zentroak maiatzaren 7tik 15era Galiziar Letren eguna ospatuko du herrian. Real Academia Galegak antolatzen duen jai horren bitartez Galiziako literatura sortzaileak eta hizkuntzaren erabiltzaileak saritzen dituzte.

Hala, aurten Manuel María poeta omenduko dute, izan ere, bera izan zen Gerra Zibilaren ostean Galiziako olerkari handienetakoa. 

Laudioko Galiziar Zentroak maiatzaren 7tik 15era Galiziar Letren eguna ospatuko du herrian. Real Academia Galegak antolatzen duen jai horren bitartez Galiziako literatura sortzaileak eta hizkuntzaren erabiltzaileak saritzen dituzte.

Hala, aurten Manuel María poeta omenduko dute, izan ere, bera izan zen Gerra Zibilaren ostean Galiziako olerkari handienetakoa. 

Ohiko egitarauaz gain, elkarteak ekintza berezi batzuk prestatu ditu aurten, María pregoilaria izan baitzen Laudion lehenengoz Euskadiko Galizia Eguna ospatu zenean. 

Manuel Maríaren obraren inguruko hitzaldia egingo dute larunbat honetan, hilak 7, eta poetaren olerkietan oinarritutako Os Carunchos taldearen emanaldi berezia eskainiko dute maiatzaren 14an. Halaber, Laudioko Mariskoaren lehenengo azoka egingo dute. 

 

Maiatzak 7, larunbata

10:30 Ume eta gazteentzako marrazketa lehiaketa Galiziar Zentroan

19:00 Xosé Estévezen hitzaldia Manuel Maríaren inguruan Galiziar Zentroan

Maiatzak 12, osteguna

19:00 Laudioko I. Marisko Azokaren inaugurazioa Aldai plazan

Maiatzak 13, ostirala

21:00 Son Mesturado cantareira kontzertua

Maiatzak 14, larunbata

13:00 Sesións Galegasen kontzertua.

19:00 Os Carunchosen kontzertua.

21:00 Amigos del Swingen berbena.

Maiatzak 15, igandea

12:30 Espalladoiro galiziar folklore taldearen emanaldia

13:00 Itxarkundia taldearen euskal dantzen emanaldia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide